Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
Irteera, Budapesten
Erredakzioa
Italiako Giroaren 103. edizioa Budapesten hasiko da, eta bi etapa gehiago egingo dira Hungarian.
2020ko Italiako Giroko aurkezpen ekitaldiko irudia. Argazkia: EFE
2020. urteko Italiako Giroa Budapesten (Hungaria) hasiko da, eta bigarren eta hirugarren etapak ere Hungarian egingo dira. Hala jakinarazi dute antolatzaileek 103. edizioaren aurkezpen ekitaldian.
Hamalaugarren aldiz irtengo da Giroa, Italia ez den herrialde batetik. Adibidez, Amsterdam (2010), Belfast (2014), Apeldoorn (2016) eta Jerusalem (2018) izan ditu abiapuntu Italiako Giroak azken hamarkadan.
Aurten, 2019an, Giroaren 102. edizioa maiatzaren 11tik ekainaren 2ra bitartean egingo da, Bolonian hasi eta Veronan amaituko delarik. Bi urte barru, aldiz, 2021. urteko Giroak Sizilian izango du irteera.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa