Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
2. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Italiarra Jakub Mareczkori eta Sam Bennetti gailendu zaie azken esprintean.
Elia Viviani. Argazkia: Efe.
Elia Viviani (Quick Step) gailendu da Italiako Giroko bigarren etapan. Ibilbideak 167 kilometro izan ditu, Haifa eta Tel Aviv artean eta garaipena esprintean erabaki da. Rohan Dennis (BMC) da lider berria.
Vivianik ez du arazo handirik izan esprintean gailentzeko eta 3 ordu, 51 minutu eta 20 segundoko denbora eginda irabazi du. Bigarren Jakub Mareczko (Willier) izan da eta hirugarren Sam Bennet.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Rohan Dennis australiarra da lider berria, Tom Dumoulin holandarraren ordez. Dennisek denbora-sariei esker lortu du lidergoa.
Igandean hirugarren etapa jokatuko dute, 229 kilometrokoa, Be’er Sheva eta Eilat artean.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa