Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

20:23

Italiako Giroa

101. EDIZIOA

Froome, aurtengo Giroko behin-behineko zerrendan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Antolakuntzak argitara eman duen behin-behineko zerrendan ageri da txirrindulari britainiarra, Espainiako Itzulian izandako positiboagatik zigorra jasotzearen zain.

  • Chris Froome, 2017ko Espainiako Itzulian. Argazkia: EFE

    Chris Froome, 2017ko Espainiako Itzulian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Chris Froome (Sky) britainiarra aurtengo Italiako Giroan izena eman duten txirrindularien behin-behineko zerrendan ageri da, 2017ko Espainiako Itzulian eman zuen positiboarengatik balizko zigorra jasotzearen zain dagoen bitartean.

Italiako lasterketa maiatzaren 4an hasiko da Jerusalemen (Israel) eta Erroman bukatuko da hil bereko 27an. Hamalaugarren aldia da Giroa Italiatik at hasiko dena.

Lasterketa hasteko 10 egun falta direnean, antolakuntzak argitara eman du probaren 101. ekitaldian parte hartuko duten txirrindularien listan. Tartean Chris Froome da, nahiz eta arriskua dagoen UCIk zigorra ezartzea joan zen urteko Espainiako Itzulian azaldu zituen salbutamol maila altuengatik.

Froomez gain, honako beste hauek daude behin-behineko zerrenda horretan: Tom Dumoulin (Team Sunweb) herbeheretarra (joan zen ekitaldiko irabazlea), Fabio Aru (UAE Team Emirates) italiarra (2015ean bigarren izandakoa) eta Thibaut Pinot (Groupama-FDJ) frantziarra.

Bere aldetik, Movistar taldeak ez ditu eramango bere hiru lider nagusietako bakar bat ere ez (ez Nairo Quintana, ez Alejandro Valverde, ezta Mikel Landa ere)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena