Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
Italiako Giroa, 8. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Gipuzkoarrak erasoa jo du helmugarako 500 metrora eta Giovanni Viscontiren eta Luis Leon Sanchezen aurretik gailendu da. Bob Jungelsek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du.
Albisteak (4)
Gorka Izagirrek irabazi du Italiako Giroko zortzigarren etapa, 189 kilometrokoa, Molfetta eta Peschici artean. Bob Jungelsek, berriz, lider jarraitzen du.
29 urteko gipuzkoarra indartsuena izan da lau txirrindularik osatutako taldean. Helmugatik 500 metrora jo du erasoa, aldapa gogor batean, eta azkenean bera bakarrik sartu da Peschiciko helmugan. Txirrindulari euskaldun baten lehenengo garaipena, mendeurreneko Giroan.
Ormaiztegiko txirrindulariaren atzetik Giovanni Visconti (Bahrain) sartu da, 5 segundora, eta ondoren Luis Leon Sanchez, 10 segundora. Tropel nagusia denbora berean sartu da, faborito guztiak barne.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Bob Jungelsek lider jarraitzen du, Geraint Thomasen eta Adam Yatesen aurretik.
Igandean, aldapan gora amaituko den bigarren etapa jokatuko dutem Giroko bederatzigarrena. 139 kilometroko ibilbidea egingo dute Mntenero di Bisaccia eta Blockhaus artean, lehen mailako mendatea, 13,6 kilometrokoa, % 8,4ko aldaparekin.
Izaguirre is the stage 8 winner! ¿ ¿ #Giro100 pic.twitter.com/0o9WdXl25y
— Giro d'Italia (@giroditalia) 13 de mayo de 2017
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa