Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:05

Italiako Giroa

Omenaldia

Mortiroloko igoerak 'Michele Scarponi' izena hartuko du aurtengo edizioan

Erredakzioa

Giroaren antolatzaileek asteartean jakinarazi dute Scarponi omenduko dutela 16. etapan, eta Mortiroloko igoera mitikoari apirilean hil zen txirrindulariaren izena jarriko diotela edizio honetan.

  • 16. etaparen profila

    Italiako Giroko 16. etaparen profila

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Italiako Giroak astearte honetan jakinarazi duenez, Mortiroloko igoerari 'Michele Scarponi' izena jarriko diote aurtengo edizioan, apirilaren 22an hil zen txirrindularia omentzeko. Maiatzaren 23an, 16. etapan, igoko dute txirrindulariek Mortirolo mendatea.

"Giroak ezin dezake ahaztu txapeldun handi bat. 12. parte-hartzea izan behar zuen aurtengoa Scarponik Giroan, eta gure lasterketako ikurretako bat den Mortirolo mendateko igoeran omenduko dugu", jakinarazi dute Italiako proba ospetsuaren antolatzaileek kaleratu berri duten oharraren bidez.

Scarponik 2010.ean lortu zuen bere azken garaipena Giroan, Mortirolon azaldu zuen sasoi onaren eraginez. Hori dela eta, omenaldi berezia eskaini nahi diote 16. etapan, mendate hori igoko duten egunean. Horrez gainera, Michele Scarponi omentzeko ekitaldi bereziak egingo dituzte hainbat etapatan.

Scarponiren taldeak, Astanak, zortzi txirrindulariz osatutako taldea eramango du Girora, ez baitu Scarponi beste taldekide batekin ordezkatuko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Italiako Giroa

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 Zuzenean 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena