Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
18. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Belgikarrak erasoa jo du amaierarako 18 kilometrora eta bakar-bakarrik iritsi da helmugara. Contadorrek lider jarraitzen du, eta Mikel Landak bigarren postuari eutsi dio.
Albisteak (3)
Philippe Gilbert belgikarra (BMC) nagusitu da Italiako Giroko 18. etapan. Guztira, 170 kilometro egin dituzte Melide eta Verbania aldean. Contadorrek erakustaldia eman du, eta sailkapen nagusian aurkariekin duen aldea handitu du.
Gilbert guztien artean azkarrena izan da, eta bakar-bakarrik iritsi da helmugara, 4 ordu, 4 minutu eta 14 segundo eginda. Bigarren garaipena du aurtengo edizioan.
Mikel Landak zorte txarra izan du erorikoekin, eta Alberto Contadorrek egoera aprobetxatu du erasoa jo eta sailkapenean duen aldea handitzeko.
Contadorrek irabazleak baino 6 minutu eta 5 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea egiteko. Madrildarrak minutu eta 13 segundo atera dizkie Mikel Landari eta Fabio Aruri. Gasteiztarra eta italiarra bigarren eta hirugarren dira sailkapenean.
Ostiralean 19. etapa lehiatuko dute, 236 kilometrokoa, Gravellona Toce eta Cervinia artean. Helmuga aldapan gora dago.
"356">
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa