Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
14. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Txirrindulari madrildarra hirugarren izan da erlojupekoan eta alde nabarmena atera die sailkapen nagusiko aurkariei. Fabio Aru bigarren da orain, bi minutu luzera, eta Mikel Landa zazpigarren.
Albisteak (3)
Alberto Contadorrek Italiako Giroko jertse arrosa berreskuratu du, Vasil Kiryienka bielorrusiarrak 59,4 kilometroko erojupekoa irabazi ostean. 14. Etapak Treviso eta Valdobbiadene lotu ditu.
Kiryienkak ordubete 17 minutu eta 52 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Bigarren Luis Leon Sanchez (Astana) izan da, 12 segundora, eta Alberto Contadorrek (Tinkoff Saxo) hirugarren denborarik onena egin du, irabazleak baino 14 segundo gehiago erabilita.
Sailkapen nagusian madrildarra da berriro lehen postuan, bigarren Fabio Aru dago 2 minutu eta 28 segundora, eta hirugarren Andrey Amador, hiru minutu eta 36 segundora. Mikel Landa zazpigarren da orain, 4 minutu eta 55 segundora.
Igandean 15. etapa lehiatuko dute, mendiko lehena, Marostican hasi eta Madonna di Campiglio izeneko mendatean bukatuta. 165 kilometro egingo dituzte guztira.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa