Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:22

Italiako Giroa

13. etapa

Modolo garaile esprintean; Fabio Aru lider da eta Landa hirugarren

Agentziak | Erredakazioa

Helmugarako 3,5 kilometrora izandako erorikoak tropela hautsi du. Alberto Contadorrek 39 segundo galdu ditu, eta, horrekin batera, sailkapen nagusiko lehen postua.

1:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fabio Aru Astana taldeko italiarra da Italiako Giroko lider berria, Alberto Contadorri maglia arrosa kenduta. 13. Etapa, berriz, Sacha Modolok (Lampre) irabazi du, esprintean. 147 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Montecchio Maggiore eta jesolo artean.

Sailkapen nagusiko lehen postuetan aldaketa mordoa izan da. Esan bezala, Fabio Aru italiarra da lider berria, Alberto Contador bigarren da orain, 19 segundora, eta Mikel Landa hirugarren da, minutu eta 14 segundora.

Aldaketa horiek guztiak azken kilometroetan izandako eroriko batek eragin ditu. Ondorioz,  tropela hautsi egin da eta nahasmena izan da nagusi azken metroetan.

Erorikoaz aparte, eguneko protagonistak Jerome Pineu frantziarra (IAM), Rick Zabel alemaniarra (BMC) eta Marco Frapporti italiarra (Androni) izan dira. Etapako zazpigarren kilometroan ihes egin dute eta, alde handia zabaldu ez duten arren, kilometro mordoa eman dute ihes eginda. Helmugarako 17 kilometrora harrapatu ditu tropel nagusiak.

Larunbatean 14. etapa jokatuko dute, aurtengo edizioko erabakigarrienetarikoa, 59,4 kilometroko erlojupekoa, Trevisotik Valdobbiadenera. Ibilbidea nahiko laua da hasiera, baina amaiera gorabeheratsua dauka.

"356">

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 Zuzenean 17:15 - 20:15 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena