Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
12. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Ion Izagirre (Movistar Team) zazpigarren sartu da helmugan, eta Mikel Landa (Astana), berriz, hamargarren. Beñat Intxaustik mendiko sailkapeneko lider jarraitzen du.
Albisteak (3)
Philippe Gilber (BMC) belgikarraj irabazi du Italiako Giroko 12. etapa; 190 kilometro Imola eta Vicenza artean. Bigarren Alberto Contador izan da, madrildarrak sailkapen nagusiko aldea handitzea lortu du, 6 segundoko denbora-saria lortuta.
Gilbertek Monte Bericoko azken maldan jo du erasoa, eta denboraldiko lehen garaipena erdietsi du 4 ordu 22 minutu eta 50 segundoko denbora eginda.
Alberto Contador liderra bigarren sartu da hiru segundora eta denbora-saria lortzeko irrikaz, Fabio Aruk azken metroetan izandako zailtasunak ikusita. Madrildarrak 14 segundo atera dizkio italiarrari (zortzi etapan eta sei denbora-sari moduan). Italiarra 17 segundora dago orain sailkapen nagusian.
Contadorrek azken metroetan egindako ahaleginak alde txiki bat zabaldu du faboritoen taldean. Ion Izagirre, Mikel Landa, Richie Porte eta Rigoberto Urán joan dira talde horretan, besteak beste. Aru izan da huts egin duen bakarra.
Izagirre zazpigarren sartu da helmugan, eta Landa hamargarren, biak sei segundora.
Ostiralean 13. etapa korrituko dute; 153 kilometro Montecchio Maggiore eta Jesolo artean.
"356">
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa