Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
Apirilaren 7tik 12ra
EITB MEDIA
Euskal proba, txirrindularitza egutegiko astebeteko lasterketa erakargarrienetako bat, zuzenean jarraitu ahal izango da egunero eitb.eus-en eta ETB1en.
Itzuliaren aurreko edizio bateko artxiboko irudia.
Albisteak (9)
Itzulia Basque Country lasterketak azken bi urteetako irabazleen (Juan Ayuso eta Jonas Vingegaard) parte-hartzerik gabe emango dio hasiera 64. edizioari. Partaidetza zabala izango du astelehen honetan Gasteizen hasi eta datorren larunbatean Eibarren bukatuko den sei eguneko lasterketak.
Euskal proba, txirrindularitza egutegiko astebeteko lasterketa erakargarrienetako bat, zuzenean jarraitu ahal izango da egunero eitb.eus-en eta ETB1en.
Iaz bezala, Gasteizko kaleetan egingo den 16,5 kilometroko banakako erlojupekoarekin hasiko da lehiaketa. Bigarren egunean, edizio honetako etapa luzeenari egingo dio aurre tropelak, ia 200 kilometroko ibilbidea eginda Iruñea eta Lodosa artean.
Asteazkenean, hirugarren etapan, mendia iritsiko da lasterketara. Azken etaparekin batera, 'etapa nagusia' omen da, zazpi mendate eta ibilbide gogorra gainditu beharko baitituzte txirrindulariek.
Lasterketa Bizkaian sartuko da laugarren etapan, mendiko ibilbide batekin. Txirrindulariek zazpi mendate igo beharko dituzte berriro, eta azken igoera, Izua, pizgarri handia izango da. Bosgarren etapak larunbateko azken borrokarako proba gisa balioko du. 172,4 kilometroko ibilbidea izango du, eta tropelak lau mendate gainditu beharko ditu. Lasterketa Eibarrera iritsiko da, azken etapa bertan hasi eta amaituko baita. 150 kilometrotik gora eginez, zazpi mendate gainditu beharko dituzte Itzuliko azken etapan ere; Krabelin, tartean.
Hori ez da aldaketa bakarra izango iazkoarekin alderatuta; Gorlako igoera desagertu, eta Karabietak ordezkatu du, Bergarara iristeko, eta Arrangizgana birritan igo beharko dute.
Ion Izagirre (Cofidis) gipuzkoarra, Daniel Felipe Martinez (Red Bull-BORA-hansgrohe) kolonbiarra eta Mattias Skjelmose (Lidl-Trek) danimarkarra nabarmentzen dira noizbait podiumean izan direnen artean. Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) bizkaitarra ere saiatuko da aukerak bilatzen.
Hurrengo zuzenekoak
06 | 22:30 - 00:30 | ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioaren 2. jardunaldia |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa