Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
APIRILAK 9, LARUNBATA
F. A. / A. A. | EITB MEDIA
Lasterketako azken etapa erabakigarria kilometroz laburra eta gogortasunez betetakoa izango da. Zazpi mendateri egin beharko diete aurre seigarren jardunaldira arte iristen diren parte-hartzaileek.
2022ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profil ofiziala. Argazkia: Itzulia
Albisteak (4)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Ekitaldiko seigarren eta azken etapa erabakigarriak Eibar eta bere inguruak izango ditu agertoki, 136 kilometro baino izango ez dituen jardunaldi ezin gogorragoan. Astebeteko itzulien egutegian ez da halako gogortasunik duen beste egun bat; izan ere, denetara zazpi mendateri egin beharko diete aurre seigarren jardunaldira arte iristen diren parte-hartzaileek.
Hala, aurreneko 72 kilometroetan Elkorrieta (3. mailakoa, 2,6 kilometro eta % 6,7ko batez besteko maldak), Endoia (2. mailakoa, 5,3 kilometro eta % 6,8ko batez besteko maldak), Azurki (1. mailakoa, 5,1 kilometro eta % 7,4ko batez besteko maldak) eta Gorla (2. mailakoa, 9,6 kilometro eta % 5,7ko batez besteko maldak) kateatuko dituzte. Ondo gogoan dugu iaz Gorlak eta haren jaitsierak, Alex Aranburuk aldapa behera emandako erakustaldia tarteko, zer nolako ekarpena egin zion lasterketari.
Ondoren, jardunaldiko bigarren erdiaren txanda izango da. Krabelingo igoera makurrak (1. mailakoa, 4,1 kilometro eta 10,5eko batez besteko maldak), Urkaregik (3. mailakoa, 5 kilometro eta % 4,8ko batez besteko maldak) eta ohiko Usartzakoak (1. mailakoa, 4,5 kilometro eta % 8,8ko batez besteko maldak) xahutuko dizkiete azken indar hondarrak txirrindulariei.
Arrateko helmugak izango du azken epaia emateko ohorea. Aurreko ekitaldian, Gaudurentzat izan zen garaipena bertan, eta Roglicek Itzulia bereganatzeko baliatu zuen azken jardunaldia.
PROFILA:
------------------------------------------------------
IBILBIDEA:
------------------------------------------------------
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 6. etapa (apirilak 9):
Ibilbidea: Eibar – Arrate
Distantzia: 135,7 km
Goranzko desnibel metatua: 5.047,9 m
Hasiera-ordua: 14:05
Amaiera-ordua: 17:40 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:20 (42 km/h)
2022KO ITZULIKO ETAPAK:
1. etapa (apirilak 4): Hondarribia – Hondarribia (7,5 km)
2. etapa (apirilak 5): Leitza – Viana (207,9 km)
3. etapa (apirilak 6): Laudio – Amurrio (181,7 km)
4. etapa (apirilak 7): Gasteiz – Zamudio (185,6 km)
5. etapa (apirilak 8): Zamudio – Mallabia (163,8 km)
6. etapa (apirilak 9): Eibar – Arrate (135,7 km)
------------------------------------------------------
2022KO ITZULIKO IBILBIDE OSOA:
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa