Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
APIRILAK 6, ASTEAZKENA
F. A. / A. A. | EITB MEDIA
Bi zatitan bana daitekeen jardunaldia izango da: lehendabizikoak, eguneko ihesaldia eratzen lagun dezake; bigarrenak erabateko arreta jartzea eskatuko die faborito nagusiei, bi pasaera izango dituen zirkuitu hautsi batean.
2022ko Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profil ofiziala. Argazkia: Itzulia
Albisteak (4)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Itzuliko hirugarren eguna Arabatik zehar jokatuko da, eta bi zatitan bana daiteke. Lehendabizikoak, bezperakoak bezala, mendate bat izango du aurreneko kilometroetan: Altube (3. mailakoa, 4,5 kilometro eta, batez beste, % 5,7ko maldak). Hala, Laudiotik atera eta goranzko joera izango du ibilbideak 22,5. kilometroan egongo den mendate horretara iritsi bitartean, eta horixe baliatuko dute eguneko ihesaldia harrapatzeko asmoarekin abiatzen direnek.
Behin Laudiotik eguneko bigarren pasaera eginda (92. kilometroa), jardunaldiaren bigarren erdia hasiko da, eta oso erne ibili beharreko zirkuitu batean sartuko da tropela orduan.
Bi bira eman beharko dituzte txirrindulariek bertatik, oso ibilbide hautsian zehar. Besteak beste, Opellora (3. mailakoa, 1,1 kilometro eta, batez beste, % 13ko maldak) eta Ozeka (2. mailakoa, 3,6 kilometro eta, batez beste, % 7,4ko maldak) gainak bi aldiz kateatu beharko dituzte bide estu eta sigi-sagatsuetatik Amurrioko helmugara iritsi aurretik. Tentsio handia izango da irabazteko baino galtzeko gehiago duen etapa bihurri honetan.
Iazko Itzuliko 3. etapak ere Arabako bi herri hauek lotu zituen, baina alderantziz, Amurrion hasi eta Laudion amaitu baitzen, Ermualdeko aldapa gogorretan. Orduko hartan, ikuskizun zoragarria eskaini zuten Tadej Pogacar eta Primoz Roglic esloveniarrek. Bien arteko buruz burukoa azken bi Tourrak bereganatu dituenaren alde atera zen.
Etapa zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en 15:00etatik aurrera.
Ikusi 2. etaparen profila | Ikusi 4. etaparen profila
PROFILA:
------------------------------------------------------
IBILBIDEA:
------------------------------------------------------
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 3. etapa (apirilak 6)
Ibilbidea: Laudio – Amurrio
Distantzia: 181,7 km
Goranzko desnibel metatua: 3.256,2 m
Hasiera-ordua: 12:57
Amaiera-ordua: 17:44 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:17 (42 km/h)
2022KO ITZULIKO ETAPAK:
1. etapa (apirilak 4): Hondarribia – Hondarribia (7,5 km)
2. etapa (apirilak 5): Leitza – Viana (207,9 km)
3. etapa (apirilak 6): Laudio – Amurrio (181,7 km)
4. etapa (apirilak 7): Gasteiz – Zamudio (185,6 km)
------------------------------------------------------
2022KO ITZULIKO IBILBIDE OSOA:
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa