Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
Apirilaren 4tik 9ra
A. A. | EITB MEDIA
Lasterketa apirilaren 4an abiatuko da Hondarribitik, eta Arrate gaineko aldapetan amaituko da bost egun geroago.
Albisteak (3)
Aurtengo Euskal Herriko Itzulia apirilaren 4tik 9ra jokatuko da, eta dagoeneko jakinak dira etapa guztietako hasiera eta amaiera puntuak zein izango diren.
Hala, 2022ko ekitaldia Hondarribitik abiatuko da erlojuaren aurkako proba batekin. Iaz laugarren etapako amaiera hartu zuen Gipuzkoako herriak, eta bertan Ion Izagirrek eta Pello Bilbaok lehia estua izan zuten etapa garaipenaren bila. Azkenerako, ormaiztegiarrak bereganatu zuen loria.
Biharamunean, apirilaren 5ean, etapa osoa Nafarroako errepideetan zehar igaroko da, Leitzatik atera eta Vianan bukatzeko. Bosgarren aldia izango da Itzuliak Viana helmuga gisa hartuko duena. Azken aldia 2010ean izan zen, eta bertan Alejandro Valverde nagusitu zen Oscar Freireri gailenduta.
Nafarroatik Arabara egingo du jauzi Itzuliak hirugarren jardunaldian, apirilaren 6an, Laudio eta Amurrio lotuko dituen ibilbidean, aurreko urtean gertatu bezala, baina oraingoan alderantziz. Orduko hartan, ikuskizun zoragarria eskaini zuten Tadej Pogacar eta Primoz Roglic esloveniarrek. Bien arteko buruz burukoa azken bi Tourrak irabazi dituenaren aldeko atera zen. Batak zein besteak dagoeneko aurreratu dute aurtengo ekitaldiko irteeran izango direla.
Lasterketako laugarren eguneko nondik norakoak Bizkaira eramango ditu txirrindulariak Arabatik; izan ere, Gasteiztik irten eta Zamudiora helduko baitira parte-hartzaileak. Bosgarren etapak, aurreko eguneko amaiera izango du irteera puntu (Zamudio), eta Mallabia, berriz, helmuga.
Azkenik, seigarren jardunaldiak, ohikoa den legez, Usartzako maldetan gora egin ostean, Arrateko santutegian izango du amaiera, Eibarretik abiatuta. Joan zen urtekoa ikusgarria izan zen: Gaudurentzat izan zen garaipena bertako maldetan, eta Roglicek Itzulia bereganatzeko baliatu zuen.
2022ko Itzuliko etapak:
1. etapa: Hondarribia – Hondarribia (apirilak 4)
2. etapa: Leitza – Viana (apirilak 5)
3. etapa: Laudio – Amurrio (apirilak 6)
4. etapa: Vitoria-Gasteiz – Zamudio (apirilak 7)
5. etapa: Zamudio – Mallabia (apirilak 8)
6. etapa: Eibar – Arrateko santutegia (apirilak 9)
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa