Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
Audientziak
EITB Media
Larunbateko etapa lider izan zen bere ordu-tartean: % 12,7ko audientzia-zatia lortu zuen, % 20,2koa euskaldunen artean, eta 308.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. % 8,8ko sharea izan du Itzuliak.
Itzulia Basque Country 2021, EITBn. Argazkia: EITB Media
Informazio gehiago (1)
2021eko Euskal Herriko Itzuliaren zuzeneko emanaldiak, apirilaren 5etik 10era bitartean, aparteko harrera izan du audientzia aldetik, eta 2013tik ediziorik ikusiena izan da.
Bilbon abiatu eta Eibarren amaitu den lasterketaren sei etapen zuzeneko emankizunek, bataz beste, % 8,8k audientzia-zatia eta euskaldunen artean % 12,5eko kuota bereganatu dituzte. Halaber, 181.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du aurtengo Itzuliak, Euskadin eta eragin eremuan. 2021eko edizio honek 3,6 share puntu gehiago lortu ditu, azken edizioarekin alderatuta.
Larunbateko etapa, lider bere ordu tartean
Bereziki aipagarri da aurtengo Itzuliaren erretransmisioak larunbatean lortuta datua. Izan ere, emanaldia lider izan zen bere ordu tartean, eta % 12,7ko audientzia-zatia lortu zuen, % 20,2koa euskaldunen artean. Ondarroa eta Eibar arteko etapak 308.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Jarraipen zabala EITBn
Apirilaren 5etik 10era egin da Itzulia Basque Country 2021 txirrindularitza lasterketa, eta etapa guztiak zuzenean jarraitu ahal izan dira ETB1en, eitb.eus-en, Radio Euskadin eta Euskadi Irratian.
Arratsaldero, Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egin dute emanaldiaren kontakizuna ETB1en, eta Alfontso Arroiok errepidean gertatzen denaren berri eman du, motorretik. eitb.eus-ek, streaming bidezko emankizuna eskaintzeaz gain, Itzuliaren inguruko atari berezia dauka, lasterketaren inguruko informazio zabalarekin. Gainera, telebistako eta irratiko eduki guztiak erabiltzailearen eskura jarri ditu. Leire Etxazarra kazetaria izango da arduraduna.
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian ere eman dute lasterketaren berri. Hala, Radio Euskadin Alberto Negro, Cesar Perez, Dani Egaña, Joseba Beloki, Edu Garcia eta Asier Kareaga aritu dira mikrofonoan, eta Juan Gurrutxaga izan da motorista. Euskadi Irratian, berriz, Joxe Mari Apaolaza, Arritxu Iribar, Mikel Astarloza, Jon Altuna eta Eugenio Goikoetxea esatarien ahotsean jarraitu ahal izan dugu lasterketa eta Edu Arana izan da motoan gidari.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa