Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

09:29

Euskal Herriko Itzulia

Gaur hasiko da

Itzulia 2021, goi-mailako lasterketa

EITB MEDIA

Landa, Pello eta Izagirre euskal txirrindulariak Pogacar eta Roglic esloveniarrekin lehiatuko dira aurtengo edizioan.

  • Roglic, Landa eta Pogacar

    Roglic, Landa eta Pogacar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur abiatuko da Euskal Herriko Itzuliaren beste edizio bat, Bilbon.

Aurten, maila handiko txirrindulariek hartuko dute parte bertan: 2020an Frantziako Tourrean lehen eta bigarren postuetan bukatu zuten Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) eta Primoz Roglicek (Jumbo Visma), besteak beste. Aurten lehendabizi lehiatuko dira bata bestearen kontra.

Euskal txirrindulariei dagokienez, Mikel Landa, Pello Bilbao (Bahrein Victorious) eta Ion Izagirre (Astana Premier Tech) nabarmendu behar dira. Arabarra laugarrena izan zen iazko Tourrean, bizkaitarra bosgarrena Giroan eta gipuzkoarrak Itzulia irabazi zuen 2019an.

Emanuel Buchmann eta Maximilian Schachmann Bora-Hansgrohe taldeko txirrindulariak aurkari gogorrak izango dira ere podiumean sartzeko lehian. Mikel Nieve eta Esteban Chaves (Team BikeExchange) eta INEOS Grenadiers taldeko Adam Yates, Richard Carapaz eta Tao Geoghegan Hart sasoian dira eta sailkapeneko lehen postuetan egoteko lehiatuko dira.

Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma taldeak ere Bilboko irteeran izango dira.

Ibilbidea

Aurtengo edizioa erlojupeko batekin hasiko da, Bilbon. 13,9 kilometroko luzera izango du eta estreinako egunetik lasterketako indartsuenak agerian geratuko omen dira. 

Bigarren etapak (154,8 km) Zallan izango du abiapuntua. Bizkaian zehar ibiliko da, Kantabria eta Gaztela-Leongo mugetatik gertu, eta Sestaon amaituko da.

Hirugarren jardunaldiak bere horretan mantentzen du iazko proposamena, hau da, Amurrion hasi eta Laudioko Ermualde mendatean bukatzea. Etapa aproposa da sailkapen orokorrean aldeak egiteko. 

Etaparik luzeenak (189,1 km) Gasteiz eta Hondarribia lotuko ditu; helmuga gipuzkoar herriko hondartza parean izango den arren, amaiera zorrotza izango da, Jaizkibelera eta Erlaitzera igo beharko baitira.

Bosgarren etapak, Hondarribian hasita, gipuzkoar kostaldea zeharkatuko du, Ondarroarainoko ibilbidean. Bertan, txirrindulariek hiru mendate igo beharko dituzte helmugara heldu baino lehen. 

Gogorrena, amaierarako; horrela kalifika daiteke seigarren eta azken etapa, Ondarroatik Arratera doana, zazpi mendate puntuagarri baitauzka 111,9 kilometroko ibilbidean. Irabazleak besoak Arraten altxatzeko aukera izango du, Itzuliaren tokirik ikonikoetako batean, hain justu ere. 

Apirilaren 5etik 10era jokatuko da, eta zuzenean emango da ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena