Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
6. etapa
Erredakzioa
Emanuel Buchmann (BORA Hansgrohe) erratu egin da 6. etapako azken bidegurutzea hartzerakoan. Hasiera baten podiumetik at geratu da, baina jarri duen helegitea onartu eta hirugarren postuan amaitu du.
Albisteak (1)
Emanuel Buchmann (BORA Hansgrohe) alemaniarrak sailkapen nagusiko hirugarren postuan amaitu du 2019ko Itzulia, antolakuntzak azken etaparen ostean BORA taldeak jarri duen helegitea onartu ondoren. Hala jakinarazi du Itzuliko presidentea den Julian Erasok.
Buchmann sei txirrindularik osatutako multzoan zihoan, eta azken bidegurutzean, erratu egin da. Ondorioz, hasiera batean, podiumetik at geratu da. Hala ere, BORA taldeak helegitea aurkeztu du lasterketako Epaimahai Teknikoaren aurrean eta Epaimahai Teknikoak onartu egin du. Gauzak honela, 15 segundo gutxiagoko marka eman diote Buchmanni helmugan.
Ondorioz, Ion Izagirrek (Astana) amaitu du sailkapen nagusiko lehen postuan, Daniel Martin (UAE Emirates) izan da bigarren, eta Emanuel Buchmann (BORA Hansgrohe) hirugarren. Azkenean, Jakob Fuglsang (Astana) izan da laugarren, eta podiumetik at geratu da. Izagirrek 29 segundo atera dizkio Martini, eta 31 segundo Buchmanni. Fulgsang, liderrarengandik 36 segundora.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa