Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

11:05

Euskal Herriko Itzulia

Baja

Nibalik Itzulia utzi du, 'larruazaleko arazo mingarri' baten ondorioz

Agentziak | Erredakzioa

Italiarra Milano-San Remo irabazi berri du, eta faboritoen artean zegoen.

  • Vincenzo Nibali, Itzuliko lehen etapako irteeran. Argazkia: ETB.

    Vincenzo Nibali, Itzuliko lehen etapako irteeran. Argazkia: ETB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Vincenzo Nibali (Bahrain) ez da Itzuliko bosgarren etapako irteera izango, "larruazalean duen arazo mingarri" baten ondorioz, bere taldeko medikuak aditzera emandakoaren arabera. Bosgarren etapa Gasteiz eta Eibar artean jokatuko da.

"Nibalik lesio mingarria du larruazalean eta bizikletan eserita doanean ezin die pedalei ohi bezala eragin. Hori dela eta, arazo larriagoak saihesteko eta sendatze prozesuari laguntzeko, lasterketa uztea erabaki dugu", esan du Emilio Magni medikuak.

Nibalik 33 urte ditu eta Tourra, Giroa eta Vuelta irabazi duten sei txirrindularietako bat da. Gaur bertan aterako da Italia aldera lesioa sendatzen hasteko eta datorren astean Ardenetako klasikoak jokatzeko.

"Datozen hamar egunetan Belgikan dituen lasterketen garrantzia ikusita,. Nibalik lasterketa uztea onena dela erabaki dugu. Ez dauka zentzurik egoera honetan aurrera jarraitzeak eta txirrindularia arriskuan jartzeak", adierazi du Gorazd Stangelj Bahrain taldeko zuzendariak.

Nibali Izagirre anaien taldekidea da eta Milano-San Remo irabazi berri du aurten. Italiarra faboritoen zerrendan egon da hasieratik. Laugarren etaparen ostean, sailkapen nagusiko 45. postuan zen, Primoz Roglic liderrarengandik 6:51ra.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena