Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

20:44

Euskal Herriko Itzulia

Lehen etapa

Alaphilippe, lehen etapako irabazlea eta lehen liderra

eitb.eus

Julian Alaphilippe (Quick Step Floors) da Itzuliko lehen liderra, lehen etapa irabazi ostean. Roglici nagusitu zaio azken metroetan. Mikel Landa 33 segundora da sailkapen nagusian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Julian Alaphilippek (Quick Step Floors) irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa eta bera da lasterketako lehen liderra. Mikel Landak (Movistar) eta Ion Izagirrek (Bahrain Merida) denbora galdu dute Zarautzen hasi eta amaitu den, 162 kilometroko ibilbidea izan duen lehen etapan.

Eguneko ihesaldia hasierako kilometroetn sortu da, eta Ibai Salas (Burgos BH), Jonathan Lastra (Caja Rural-Seguros RGA), Aitor Gonzalez (Euskadi Basque Country-Murias) eta Amanuel Ghebreigzabhier (Team Dimension Data) txirrindulariek osatu dute. Ihesaldiko kideek 4 minutuko abantila izan dute tropelarekiko, baina Movistar lanean ibili da tropelaren buruan eta kontrolpean izan ditu, abantaila handiegia hartzen utzi gabe.

Helmugarako 70 kilometro falta zirenean, Dario Cataldo (Astana) eta Thomas De Gent (Team Dimension Data) gehitu zaizkie lasterketaren buruan joan diren lau txirrindulariei. De Gentek eta Cataldok abiadura eman diote ihesladiari eta Ibai Salas ihesalditik at geratu da, helmugarako 58 kilometro falta zirenean.

Tropelaren buruan ibili den Movistar taldeak ihesaldia behera bota du helmugarako 28 kilometro falta izan direnean. Bat eginda joan da tropela Elkanoko azken igoerara arte. Hortxe jo du erasoa Primoz Roglicek (Lotto NL-Jumbo) eta lasterketa hautsi du. Julian Alaphilippek (Quick Step Floors) eta Nairo Quintanak (Movistar) jarraitu diote, baina igoerako azken txanpan atzean geratu da kolonbiarra eta lasterketaren buruan geratu dira Roglic eta Alaphilippe. Mikel Landa (Movistar) eta Ion Izagirre (Bahrain Merida) ez dira gai izan Roglicen erasoari erantzuteko eta atzeko multzoan geratu dira.

Azken kilometroetara ihes eginda iritsi dira Roglic eta Alaphilippe eta esprintean jokatu dute garaipena. Julian Alaphilippe nagusitu da azken metroetan eta liderraren elastikoa jantzi du. Roglic bigarren izan da, eta 23 segundora sartu da tropeltxoa Nairo Quintana, Mikel Landa eta Romain Bardet bertan izan direlarik. Bahrain Meridako Ion Izagirrek eta Vincenzo Nibalik denbora galdu dute, irabazlearengandik 50 segundora helmugaratu baitira, faboritoen tropeltxotik 29 segundora.

Sailkapen nagusian, Alaphilippe da liderra eta 4 segundoko abantaila ateratzen dio bigarren den Primoz Roglici, bonifikazioen kontua dela eta. Mikel Landa liderrarengandik 33 segundora dago, 14. postuan. Ion Izagirre, 1'01"era.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena