Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
Apirilaren 2tik 7ra
Agentziak | Erredakzioa
22 talde, sei etapa, 805 kilometro eta parte-hartzaileen artean, Mikel Landa, Nairo Quintana, Richie Porte eta Vincenzo Nibali.
Itzulia astelehenean hasiko da. Argazkia: Efe.
Mikel Landa, Nairo Quintana, Vincenzo Nibali, Rigoberto Uran, Romain Bardet eta Richie Porte dira, besteak beste, aurtengo Itzulian garaipena lortzeko lehiatuko diren txirrindulariak. Lasterketa astelehenean hasi eta larunbatean amaituko da.
Urtero legez, UCI World Tourreko lasterketak goi-mailako partaidetza du, eta ibilbide bihurria; tartean erlojuaren kontrako etapa erabakigarria eta Arraterako ohiko igoera. Aurten, gainera, igoera horrek erabakiko du lasterketa, azken jardunaldian jokatuko baita.
Iazko ediziora arte, azken eguneko erlojupekoak erabakitzen zuen irabazlea. Aurten ere erlojupekoak zeresan handia izango du sailkapen nagusian. 19,4 kilometro izango ditu, Lodosan hasi eta amaituta, eta bertan ematen diren diferentziak kontuan edukitzekoak izango dira.
Aurreikuspenen arabera, Primoz Roglicek, Richie Portek eta Ion Izagirrek aukera ederra izango dute erlojupeko horretan.
Ibilbidea eta taldeak
Ibilbidean 22 mendate daude, lehen mailako lau, eta txirrindulariek guztira 805 kilometro egingo dituzte guztira.
Tropela 22 taldek osatuko dute, 18 UCI World Tourrekoak, eta horiez gain Caja Rural, Burgos BH, Euskadi-Murias eta Cofidis.
Denbora-sariak
Aurtengo berriztapenen artean denbora-sariena dago, lehen aldiz emango baitira eta lasterketan eragina izango dute. Helmugaratzen diren lehen hiru txirrindulariek 10, 6 eta 4 segundoko denbora-sariak izango dituzte, erlojupekoaren egunean izan ezik, eta tarteko esprintetan, 3, 2 eta 1 segundokoa.
Ibilbidea:
1. etapa Zarautz-Zarautz (162,1 km.)
2. etapa Zarautz-Bermeo (152,7 km.)
3. etapa Bermeo-Gaubea (184,8)
4. etapa Lodosa-Lodosa (Banakako erlojupekoa, 19,4 km.)
5. etapa Gasteiz-Eibar (164,7 km.)
6. etapa Eibar-Arrate (122,2 km.)
Taldeak eta izen nagusiak:
Movistar: Landa, Quintana, Betancur, De la Parte
AG2R La Mondiale: Bardet, Latour, Vuillermoz
Astana: Bilbao, Fraile, Cataldo
Bahrain: Nibali, Ion Izagirre, Gorka Izagirre
BMC: Porte, Van Garderen, Gerrans,
Bora-Hansgrohe: Konig, Buchmann, McCarthy
Burgos-BH: Simón, Salas
Caja Rural: Pardilla, Amezketa,Lastra
Cofidis: Jesús Herrada, José Herrada, Dani Navarro
Euskadi-Murias: Prades, Barthe, Sanz
Groupama-FDJ: Molard
Lotto-Soudal: Monfort, Vanendert
Mitchelton-Scott: Adam Yates, Nieve, Verona
Quick-Step: Alaphilippe, Enric Mas
Dimension Data: Antón, Cummings, Slagter
EF Education First: Urán, Dani Moreno
Katusha Alpecin: Zakarin, Kiserlovski, Spilak
Lotto NL-Jumbo: Roglic, Martens
Sky: Kwiatkowski, Castroviejo, De la Cruz, Kiryienka
Sunweb: Matthews, Ten Dam
Trek-Segafredo: Mollema, Irizar, Stetina
UAE Emirates: Rui Costa, Atapuma, Polanc.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa