Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

17:34

Euskal Herriko Itzulia

1. etapa

Alberto Contadorrek erakustaldi ederra eman du

Erredakzioa

Pintoko txirrindularia izan da onena Ordiziako helmugan, azken kilometroan Alejandro Valverde gainditu eta gero.    

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alberto Contadorrek (Tinkoff-Saxo) irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa (Ordizia-Ordizia, 153,4 kilometro). Jardunaldiak zortzi mendate puntuagarri izan ditu, eta liderraren elastikoa Pintokoak jantzi du.

Erakustaldi ederra eman du Contadorrarek bigarren mailako Gaintzako igoeran (%13 eta %20ko maldekin). Azken kilometroan Alejandro Valverde gainditu du Contadorrek eta Movistarrekoa hamabost segundora helmugaratu da azkenean. Michael Kwiatkowski izan da hirugarren eta Mikel Nieve eta Mikel Landa zazpigarren eta hamargarren helmugaratu dira, hurrenez hurren.

Jardunaldiko ihesaldia Fabricio Ferrari (Caja Rural), Sicard (Europcar), Matteo Montaguti (Ag2r) eta Davide Villela (Cannondale) txirrindulariek osatu dute, baina helmugarako 25 kilometroren faltan tropelak harrapatu ditu.

Astearte honetan bigarren etapa jokatuko da, eta taldeak 155,8  kilometro egin beharko ditu Ordizia eta Urdazubi artean. Lau mendate egongo dira, bigarren mailako bi, hirugarren mailako bat eta lehen mailako beste bat, Lizaieta hain zuzen ere, 205. kilometroan.

Sailkapena

1. Alberto Contador (Esp/Tinkoff-Saxo) 4h05:07.

2. Alejandro Valverde (Esp/Movistar) 14.

3. Michal Kwiatkowski (Pol/Omega Pharma-Quick Step) 34.

4. Yury Trofimov (Rus/Katusha) 36.

5. Damiano Cunego (Ita/Lampre) d.b.

6. Jean-Christophe Peraud (Fra/Ag2r) d.b.

7. Mikel Nieve (Eus/Sky) d.b.

8. Cadel Evans (Aus/BMC Racing) d.b.

9. Roman Kreuziger (Rch/Tinkoff-Saxo) 54.

10. Mikel Landa (Eus/Astana) d.b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena