Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
2. etapa
Erredakzioa
Amets Txurruka izan da berriro eguneko protagonista, etapa ia osoa ihes eginda egin baitu. Gavazzi da lider berria. Orica-GreenEdge taldeko txirrindulariak bigarren aldiz irabazi du Gasteizen.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
galeriak (1)
Daryl Impeyk (Orica-GreenEdge) irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapako esprinta. Aurten ere Hegoafrikako txirrindulariak irabazi du Gasteizen, eta bere taldeak bitik bi lortu ditu aurtengo Itzulian.
Australiako taldeak bideratu du esprinta azken kilometroetan, eta Impeyk errematatu egin du. Simons Gerrans ordura arteko liderrak ere parte hartu du Orica-GreenEdge taldeko lanean. Francesco Gavazzik (Astana) ezin izan du Impey baino azkarragoa izan, baina liderraren maillota lortu du.
Amets Txurruka (Caja Rural) izan da gaur ere lasterketako protagonista, ia etapa osoa egin baitu bakarrik ihes eginda. Etxebarriko txirrindularia lehenengoa izan da etapako mendate guztietan (azkenean izan ezik), bakarrik igo dituelako, eta mendiko maillota eta tarteko helmugetako maillota ziurtatu ditu. Abenturaren azken kilometroetan, Jens Voigten (Radioshack) eta Adriano Maloriren (Lampre) laguntza izan du. Helmugatik 30 kilometrora, tropeletik jauzi egin eta Itzuliko txirrindularirik ausartena harrapatu dute.
Tropelak Txurruka, behin hirugarren etapan mendiko elastikoa jantziko duela ziurtatuta, eta Voigt, Radioshacken bigarren ihesaldia burututa, tropelak harrapatu ditu. Malorik, bitartean, Zaldiaranen (3. maila) erasoari jarraipena eman dio, baina azkenean, ihesaldiko azkena ere harrapatu du tropelak, eta Gasteizera bidean jaitsi da erasoan.
Orica-GreenEdgek, denboraldi hasiera bikainari jarraipena emanda, Euskal Herriko Itzuliko lehenengo bi etapak irabazi ditu, Simon Gerransen eta Daryl Impeyren eskutik. Australiako taldeko txirrindularien lanak bakarrik estali dezake Amets Txurrukaren protagonismoa.
Bigarren etapako sailkapena:
1. Daryl Impey (OGE) 4:23:31
2. Francesco Gavazzi (AST) d.b.
3. Angel Vicioso (KAT) d.b.
4. Daniele Ratto (CAN) d.b.
5. Dennis Vanendert (LTB) d.b.
6. Michel Kreder (GRS) d.b.
7. Daniele Pietropolli (LAM) d.b.
8. Egoitz Garcia (COF) d.b.
9. Maciej Paterski (CAN) d.b.
10 Peter Velits (OPQ) d.b.
Sailkapen orokorra:
1. Francesco Gavazzi (AST) 8:30:04
2. Angel Vicioso (KAT) d.b.
3. Peter Velits (OPQ) d.b.
4. Jacob Fuglsang (AST) d.b.
5. Nairo Quintana (MOV) d.b.
6. Sergio Luis Henao (SKY) d.b.
7. Simon Gerrans (OGE) d.b.
8. Richie Porte (SKY) d.b.
9. Rui Costa (MOV) d.b.
10 Tejay Van Garderen (BMC) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
31 | 21:45 - 00:30 | ZESTA-PUNTA | Winter Series: Johan-Lekerika vs Olharan-Zabala eta Erkiaga-Ibarluzea vs Urrutia-Basque |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa