Itzulia Basque Country 2022: Euskal Herriko Itzuliko 5. etapa zuzenean
#-5_etapa-#
Urduña - Gernika-Lumo
EITB MEDIA
EF Education – EasyPost taldeko txirrindulari irlandarra eguneko ihesaldian izan da, eta bakarrik egin ditu azken 60 kilometroak, Gernika-Lumon eskuak altxatzeko.
Bideoak (4)
Informazio gehiago (1)
Ben Healy (EF Education – EasyPost) txirrindulari irlandarrak irabazi du Itzulia Basque Country lasterketaren bosgarren etapa, Urduña eta Gernika-Lumo arteko 172,3 kilometroko ibilbidearekin. Healy eguneko ihesaldian izan da eta bakarrik egin ditu azken 60 kilometroak Gernika-Lumon eskuak altxatzeko. Axel Laurance (INEOS) izan da bigarren, eta Simone Velascok (Astana) osatu du podiuma.
Sailkapen nagusian, Joao Almeidak (UAE) jarraitzen du lider, 30 segundora Maximimilian Schachman (Soudal) dago bigarren, eta 38ra Florian Lipowitz (Red Bull – BORA), hirugarren.
Pello Bilbao (Bahrain) bizkaitarrak gidatu du eguneko ihesaldia berak diseinatutako etapa batean, Armirail (Decathlon), Healy (EF), Baudin (EF), Barguil (Picnic) eta Alaphilipperekin (Tudor) batera. Hori izan da lasterketa gidatu duen taldea ibilbide gehienean, harik eta, 57 kilometroren faltan, Gautegiz Arteagan, Ben Healy irlandarrak erasora jo duen arte, taldetik ihes egiteko eta lasterketa bakarrik gidatzeko, 20 segundoko aldearekin atzetik jarraitu duen taldearekiko eta minutu eta erdi pasatxoko aldearekin tropelarekiko.
Arian-arian, Ibarrengelun barrena zihoazela, Healyk minutu bat baino gehiago luzatu du aldea, eta Armirail, berriz, atzetik zihoan taldetik erortzen joan da, tropelak harrapatu duen arte.
EF Education taldeko txirrindulariak bi minutura arte handitu du Pello Bilbao buru zuen taldearekiko aldea, eta ia hirura utzi du Omar Fraile buru zuen tropela, helmugara iristeko 30 kilometro falta zirenean.
23 kilometroren faltan, Forura iritsi aurretik, tropelak eguneko iheslariak harrapatu ditu. Pello Bilbao abantailari eusten saiatu da, baina ezinezkoa izan zaio. Bien bitartean, Healy aurretik joan da bi minutu eta erdiko aldearekin.
Zalobanteko igoeran, Alex Araburu (Cofidis) gipuzkoarra bi aldiz saiatu da tropeletik ihes egiten, baina hankak ez zeuden lanerako. Ajangizko jaitsieran, Axel Laurance frantziarra (INEOS) eraso egitera animatu da, eta inork ez dio jarraitu.
Inork ezin izan dio Ben Healyren erakustaldiari aurre egin eta irlandarrak bakarrik gurutzatu du Gernika-Lumoko helmuga, gainerakoekiko bi minutuko abantailarekin. Podiuma Axel Laurancek (bigarren) eta Simone Velascok (hirugarren) osatu dute.
ETAPAKO SAILKAPENA
SAILKAPEN NAGUSIA
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa