Itzulia Basque Country 2022: Euskal Herriko Itzuliko 4. etapa zuzenean
#-4_etapa-#
APIRILAK 6, OSTEGUNA
J. E. / A. A. | EITB MEDIA
Ibilbidean lau mendate puntuagarri izango dira, eta azkena, La Asturiana, 2. mailakoa, helmugarako soilik 15 kilometro geratzen direnean gaindituko dute. Azken jaitsiera, Zugaztietatik, erabakigarria izan liteke.
2023ko Itzuliko 4. etaparen profila. Argazkia: Itzulia
Apirilaren 6an (osteguna da), 2023ko Itzuliaren laugarren etapa jokatuko dute. Santurtzitik irtengo da, 13:06an (irteera neutralizatua 13 minutu lehenago egingo dute), eta Ezkerraldeko udalerri horretan bertan amaitu. 175,7 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek, gehienak Bizkaian, baina Araban ere ibiliko dira, tropelak Laudio, Amurrio eta Arespalditza ere igaroko baititu.
Etapak, Itzuliaren antolatzaileen iritziz, Enkarterriko zailtasun tipikoak jarriko dizkie parte-hartzaileei; izan ere, eskualde horretan ibiliko dira kilometro askotan. Igoera eta jaitsiera ugari izango dira, eta hori egokia izan liteke ihesaldiaren aldeko apustua egin nahi duten txirrindularientzat. Azken finean, kontrolpean izateko ibilbide zaila da laugarren etapakoa.
Santurtzin eta La Rigadan izango dira eguneko bi esprint bereziak, 131. eta 148. kilometroetan, hurrenez hurren. Mendiko sailkapenari dagokionez, lau mendate puntuagarri daude: 2. mailako bat, azkena, eta 3. mailako beste hiru. Lehenengoa, Malkuartu, 31. kilometroan aurkituko dute (2,5 kilometroko igoera du, eta % 6,7ko batez besteko maldak); Santa Koloma 80. kilometroan dago (bi kilometro ditu, eta, batez beste, % 8,4ko maldak); 103.ean, Bezi igoko du tropelak (3,8 kilometro, % 6ko maldekin). Azken igoera puntuagarria, La Asturiana, 160. kilometroan izango dute zain; 2. mailakoa da, eta txirrindulariek 7,4 kilometroko igoera gainditu beharko dute, batez beste % 6,5eko maldekin.
Aurreikuspena da 2023ko Itzuliaren laugarren etapako irabazlea 17:17 eta 17:43 bitartean iristea Santurtziko helmugara.
Etapa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik aurrera.
Ikusi hirugarren etaparen profila | Ikusi bosgarren etaparen profila
PROFILA
------------------------------------------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 4. etapa (apirilak, 6)
Ibilbidea: Santurtzi – Santurtzi
Distantzia: 175,7 km
Goranzko desnibel metatua: 3.796,5
Hasiera-ordua: 13:06
Amaiera-ordua: 17:43 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:17 (42 km/h)
4. ETAPAKO MENDATEAK
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
4. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
2023KO ITZULIKO ETAPAK:
1. etapa (apirilak 3): Gasteiz – Bastida (165,4 km)
2. etapa (apirilak 4): Viana – Leitza (193,8 km)
3. etapa (apirilak 5): Errenteria – Amasa-Villabona (162,8 km)
4. etapa (apirilak 6): Santurtzi – Santurtzi (175,7 km)
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa