12:47

Surf-a

Surfa

Aritz Aranburuk huts egin du bigarren kanporaketan

Erredakzioa

Zarauztarra munduko onenen artean lehiatzera bueltati da, baina ez du aukeratutako olatuekin asmatu eta Adriano de Souza brasildarra izan da aurrera egin duena.

  • Aritz Aranburu, artxiboko irudia. EiTB.

    Aritz Aranburu, artxiboko irudia. EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aritz Aranburu surflaria Quicksilver Pro Gold Coast munduko surf txapelketako lehen probatik kanpo geratu da, bigarren kanporaketan Adriano de Souza brasildarraren aurka galdu ostean.

Zarauztarra ondo aritu da, baina olatu egokia hautatzea falta izan zaio. Lehentasuna momenturik txarrenean galdu du, eta Adriano Souzak ondo baino hobeto aprobetxatu du egoera, olaturik onena hartzeko.

Bukaerarako 8 minutu falta zirela, Aranburuk 9,69ko puntuazioa behar zuen, ia ezinezko erronka. Olatu txikia hartu du, eta floater handia, tubo bat eta zenbait itzuli on egin arren, ez da nahikoa izan eta lehiaketatik kanpo geratu da.

Quicksilver Pro Gold Coast goi-mailako surf zirkuituko lehen proba da. Aranburuk iaz lortu zuen 32 surflari onenen artean berriro lehiatzeko eskubidea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena