10:19

Saskibaloia

Endesa Liga

Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek mailari eustea izango dute jokoan azken jardunaldian

EITB Media

Jardunaldi bakarra falta da Endesa Ligako fase erregularra bukatzeko. Arabako eta Gipuzkoako taldeak sailkapeneko azken-aurrekoa eta azken-hirugarrena dira hurrenez hurren; hala, bada, salbazioa izango dute jokoan, apirilaren 19an.

  • IDK Euskotren vs Kutxabank Araski

    Lehen itzuliko IDK Euskotren vs Kutxabank Araski partidako irudia. Argazkia: @CompeticionFEB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jardunaldi bakarra falta da 2024-2025 Endesa Ligako fase erregularra bukatzeko. Azken jardunaldia apirilaren 14an jokatuko da, larunbatean. Bi euskal taldek mailari eustea izango dute jokoan; Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek, hurrenez hurren. Orokorrean, euskal taldeen maila kaskarra izan da.

Lointek Gernika Bizkaia play-offera sailkatzeko aukera gabe geratu da, eta ez du ezer izango jokoan azken jardunaldian. Gernika-Lumoko taldeak porrot egin zuen 29. jardunaldian, Islas Canariasen kontra (53-60) galdu baitzuen. Horrenbestez, etxean jokatutako azken neurketa galduta esan die agur zaleei.

Horrez gain, Oses Construccion Ardoik ez dio mailari eutsi eta jaitsiera matematikoa pairatu zuen duela egun batzuk; ondorioz, gutxienez euskal talde bat gutxiago izango dugu datorren denboraldian maila gorenean. Iragan asteburuan, 29. jardunaldian, galdu egin zuen Celtaren aurka (72-59). Datorren larunbatean, 30. jardunaldian, Ardoik eta Lointek Gernikak derbia jokatuko dute, Nafarroako taldearen kantxan.

Bestalde, IDK Euskotrenek eta Kutxabank Araskik mailari eustea izango dute jokoan apirilaren 19ko azken jardunaldian. Araskik ezin izan zuen Perfumerias Avenidaren aurka (87-75) 29. jardunaldian, eta sailkapeneko azken-hirugarrena da, aurretik zein atzetik dituen Celtaren eta IDK Euskotrenen garaipen kopuru berarekin; hau da, irabazitako 9na neurketarekin daude hiru taldeak. IDK Euskotrenek martxoaren 12an jokatu zuen 29. jardunaldiari zegokion norgehiagoka, eta irabazi egin zion Valentzari (67-63). Dena den, azken-aurreko sailkatua da, eta jaitsiera postuetan ekingo dio azken jardunaldiari.

Kutxabank Araskik etxean jokatuko du 30. jardunaldiko partida Sedis Basqueten kontra; IDK Euskotren, aldiz, Ensinoren aurka ariko da etxetik kanpo. Salbazioa lortzeko borrokan murgilduta dagoen beste taldeak, Celtak, etxetik kanpo jokatuko du Valentzia bigarren sailkatuaren aurka.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    20 17:05 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoa: Altuna III vs Zabala
    20 18:25 - 20:30 EA SPORTS LIGA | Sevilla vs Alaves

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen