Saskibaloia
28. jardunaldia
EITB MEDIA
Ardoik, Araskik, IDKk eta Gernikak galdu egin dute 28. jardunaldian. Bi jardunaldi falta dira denboraldia amaitzeko.
Lointek Gernika vs Zaragoza. Argazkia: Lointek Gernika
Oses Construcción Ardoik, Kutxabank Araskik, IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak porrot egin dute asteburu honetan Emakumezkoen Endesa Ligako 28. jardunaldian.
Ardoik 60-77 galdu zuen Estudiantesen aurka ostiralean. Ondo hasi zen Nafarroako taldea, lehen laurdenean nagusitu zen eta, baina hortik aurrera beherantz egin, eta beste porrot bat zuen.
Araskik ere 86-95 galdu zuen larunbatean Gironaren aurka. Arabako taldeak ez zuen ondo hasi norgehiagoka eta, azken laurdenean erreakzionatu zutenerako —30 punturekin—, berandu egin zitzaien.
Igande honetan, lehen laurden kaskar batek (20-8) Jairisen aurka 73-54 zulora eraman du IDK. Hirugarrenean ere nagusituz, aurkariek garaipena lortzea ziurtatu dute.
Azkenik, Lointek Gernikak lehia parekatua izan du Zaragozaren aurka, baina bigarren zatian ez dira aurkariaren erritmoa jarraitzeko gai izan eta galdu egin dute (71-64).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 14:00 - 17:15 | TXIRRINDULARITZA | Fleche Wallone 2025 |
23 | 19:00 - 21:29 | SASKIBALOIA | Europe Cupeko finala (itzulikoa): PAOK vs Bilbao Basket |
23 | 21:30 - 23:30 | EA SPORTS LIGA | Alaves vs Reala |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa