Saskibaloia
Europa
EITB Media
Gipuzkoako taldeak Eurokopako final-zortzirenetako joaneko neurketa jokatuko du Italian; Bizkaikoak, aldiz, Europa Kopako bigarren faseko L multzoko hirugarrena. Jardunaldiko neurketa izango du jokoan. Bi norgehiagokak eitb-eus-en izango dituzu ikusgai, 20:30ean eta 20:00etan hurrenez hurren.
IDK Euskotren. Argazkia: EITB Media
Asteazken honetan, urtarrilaren 8an, hitzordu bikoitza dugu saskibaloiarekin; izan ere, IDK Euskotrenek eta Bilbao Basketek Europako partidak jokatuko dituzte.
IDK Euskotrenek Dinamo Sassariri egingo dio bisita Eurokopako final-zortzirenetako joaneko neurketa jokatzeko. Norgehiagoka eitb.eus-en izango duzu ikusgai, 20:30etik aurrera. Gipuzkoako taldeak emaitza ona lortu nahi du, urtarrilaren 15ean Donostian jokatuko den itzuliko lehiari abantailarekin ekiteko.
Bilbao Basketek Le Portel izango du aurkari Eurokopako bigarren faseko L multzoko hirugarren jardunaldiko partidan. Hirugarren garaipena jarraian bereganatu nahi du Bilboko taldeak. Neurketa 20:00etan hasiko da, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
Hurrengo zuzenekoak
04 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
04 | 12:00 - 14:00 | AIZKOLARITZA | Izeta IV vs Amundarain |
04 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Buruz Burukoa: Altuna III vs Dario |
05 | 23:30 - 00:45 | AREA TXIKIA | Rela vs Athletic Club partidako laburpena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa