Saskibaloia
Emakumezkoen Endesa Liga
EITB MEDIA
Bizkaitarrak nagusi izan dira laurden guztietan, eta 30 punturainoko aldea atera diete nafarrei.
Lointek Gernika eta Ardoi taldeen arteko partida, Malosten. Argazkia: FNBardoi
Lointek Gernika Bizkaiak 90-61 garaitu du Oses Construccion Ardoi larunbat honetan Maloste kiroldegian jokatu den Emakumezkoen Endesa Ligako laugarren jardunaldiko euskal derbian.
Gernikako taldeak ireki zuen markagailua, 2-0, baina Nafarroakoak berehala erantzun zuen eta 2-4 hartu zuen aurrea. Hala ere, aldeak gutxi iraun zien bisitariei, etxekoek denbora gutxian 8-0ko partziala eginda 10-4ko emaitza lortu baitzuten. Bisitariek puntu bakarrera murriztu zuten aldea, 12-11koa jarrita, baina etxekoek erreakzionatu egin zuten eta 17-13koarekin itxi zuten lehen laurdena.
Bigarren laurdenean, etxekoek euren nagusitasuna erakutsi zuten. Bisitariek ahaleginak egin zituzten, eta une batzuetan markagailuan hurbildu ziren, baina Gernikak 11 punturainoko aldea ezarri zuen markagailuan (31-20), eta 33-26ko emaitza erosoarekin iritsi zen atsedenaldira.
Lointek Gernikak bere abantaila sendotzeko asmoz abiatu zuen hirugarren laurdena, 10 puntuko abantailarekin hasi eta 19 punturainoko aldea zabalduta. Ardoi aldea murrizten saiatu zen (56-42), baina Gernikak berriro erantzun zuen eta 63-44ko emaitzarekin amaitu zuen hirugarren laurdena.
Azken laurdenaren hasieran 19 puntu aurretik zirela, etxekoek euren nagusitasuna sendotu zuten partidaren amaieran: azkar zabaldu zuten talde bien arteko arrakala (71-47), 30 punturaino (83-53). Ardoik azken minutuetan ahaleginak egin zituen aldea pixka bat murrizteko (86-61), baina Gernikak 90-61 irabazi zuen norgehiagoka.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa