Saskibaloia
Emakumezkoen Endesa Liga (J2)
EITB MEDIA
Araskik 83-75 irabazi dio Zaragozari, eta Lointek Gernikak Estudiantesen aurka galdu du etxean (62-75) eta IDK Gipuzkoak Kanaria Handian (70-58). Ardoik ere, ezin izan du Jairis garaitu (79-45).
Araskiko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: Araski
Bigarren jardunaldiaren ostean, Kutxabank Araski da Endesa Ligako garaipenen laukia estreinatzea lortu duen euskal talde bakarra. Aitzitik, Lointek Gernika Bizkaia, IDK Gipuzkoa eta Oses Construccion Ardoi taldeek bigarren porrota jarraian jaso dute.
Kutxabank Araskik 83-75 gainditu du Zaragoza bere publikoaren aurrean, Gasteizen. Etxekoak azkar aurreratu dira markagailuan, eta lortutako abantailari eutsi diote, baita handitu ere. Horrela, hirugarren laurdenaren amaierarako, partida erabakita zegoen.
Lointek Gernikak, aldiz, ez du hainbeste zorterik izan etxean jokatutako partidan, eta porrota jaso du Estudiantesen aurka (62-75). Hasieratik jarri zaie partida maldan gora, eta hirugarren laurden on batek bakarrik lagundu die emaitza txukuntzen.
Patu bera izan du IDK Gipuzkoak Kanaria Handiaren aurka, 70-58 galdu baitu. Atzetik hasi arren, aldeko 0-14ko partziala lortu du, eta partidan sartu da berriro. Azken laurdenean, baina, etxekoak nagusitu dira, eta IDK Gipuzkoak ezin izan du garaipena eskuratu.
Azkenik, Oses Construcción Ardoik ez du aukerarik izan Jairisen aurka igande honetan, eta alde handiagatik galdu du, 79-45.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa