22:53

Saskibaloia

Eurokopa

IDK Euskotrenek Izar Gorria Belgrad menderatu du, 70-64, eta indarrez ekin dio Eurokopari

EITB MEDIA

Gipuzkoako taldeak mendean hartu du Serbiakoa, Gascan, Eurokopako fase erregularreko lehenengo jardunaldian; atsedenaldira arte, IDK Euskotren nagusitasun handiz aritu da, baina, azken txanpan, zailtasun handiagoa izan du garaipena bermatzeko.

  • IDK Euskotrenek garaipen ederra lortuta hasi du Eurokopan. Argazkia: EITB Media.

    IDK Euskotrenek garaipen ederra lortuta hasi du Eurokopan. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

IDK Euskotrenek Izar Gorria Belgrad hartu du mendean, 70-64, 2024-25 denboraldiko Eurokopako fase erregularreko lehenengo jardunaldian, C multzoaren barnean, Donostiako Gasca pabiloian, asteazken gauean. Gipuzkoako taldeak nagusitasunez izan du kontrolpean norgehiagoka atsedenaldira arte, baina, partidako azken txanpan, zailtasun handiagoa izan du garaipena bermatzeko; lortu egin du hori, azkenik, eta izen handiko garaipena da.

Lehenengo laurdenean, Azu Muguruzaren taldea ondo aritu da, sendo, eta, ondorioz, aurretik amaitu ditu Donostiako taldeak aurreneko hamar minutuak, 24-13. Bigarren laurdeneko hasieran, IDK Euskotrenek albiste txarra jaso du: Mbulitoren lesioa. Jokalariak kantxa utzi behar izan du. Izar Gorria bost puntura ere jarri da, baina Gipuzkoako taldeak erantzun bikaina eman du, eta, hortaz, atsedenaldian, hamabost puntuko aldea zuten etxekoek, 44-29.

Hirugarren laurdena ez da ona izan Euskal Herriko taldearentzat; izan ere, Serbiako taldeak desabantaila murriztu egin du. Hori bai, Azu Muguruzaren jokalariek bederatzi puntuko aldea zuten (50-41) partidari hamar minutu gelditzen zitzaizkionean. Zailtasunak izan ditu IDK Euskotrenek erasoan, eta, nolabait, ordaindu dute hori etxekoek.

Azken laurdenak berretsi egin du joera hori, eta Izar Gorria Donostiako taldearekiko soilik lau puntura kokatu da. Azu Muguruzaren jokalariek eutsi egin diote, sendotu dute defentsa, eta asmatu dute giltzarri izan diren erasoko jokaldi batzuetan. Hala, azkenean, garaipena etxean gelditu da, 70-64, sei puntuko aldeaz. Garaipen oso garrantzitsua da, IDK Euskotrenen Europako ibilbidea bideratu egiten baitu.

Fitxa teknikoa

70 - IDK Euskotren: Delicia Washington (15), Alba Prieto (6), Becky (6), Claessens (3), Pendade (8) -hasierako taldea- Becker (11), Mbulito (2), Halvarsson (4), Lara Gonzalez, Buch (15).

64 - Izar Gorria Belgrad: Nedeljkov (12), Potter (16), Vuckovic (9), Williams (18), Aleksandra Katanic (6) -hasierako taldea- Tesic, Kovacevic, Aksam, Ivana Katanic (3), Radjenovic.

Epaileak: Andrea Bongiorni, Roxo Perdigao y Veronika Vavrova.

Gertakizunak: Eurokopako fase erregularreko lehenengo partida, Jose Antonio Gasca kiroldegian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena