21:08

Saskibaloia

Emakumeen Endesa Liga

Euskal taldeek gaizki hasi dute Endesa Liga

EITB MEDIA

IDK Euskotrenek, Lointek Gernikak eta Araskik galdu egin dute Endesa Ligako lehen jardunaldian. Ardoik ostiralean egin zuen debuta emakumeen saskibaloiko elitean, eta porrota jaso zuen etxean.

2:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal taldeek gaizki hasi dute Endesa Liga. Aurtengo denboraldian, lau euskal talde ditugu emakumeen saskibaloiko elitean (IDK Euskotren, Lointek Gernika, Kutxabank Araski eta Oses Construccion Ardoi), eta laurek galdu dute lehen jardunaldian.

IDK Euskotrenek 59-67 galdu du Jairisen aurka, etxean. Murtziako taldea nagusi izan da partida osoan, eta Donostiako taldeak ez du aukerarik izan garaipena lortzeko.

Lointek Gernikak, berriz, 66-74 galdu du Ensinoren kontrako partida. Lehen zatian, Gernikako taldea gailendu da, baina hirugarren laurdena 10-24ko partzialarekin galdu du, eta hortxe joan zaio norgehiagoka.

Kutxabank Araskik 70-59 galdu du Ferrolen aurka etxetik kanpo. Gasteizko taldea ondo hasi da, baina bigarren zatian Galiziako taldeak bere nagusitasuna erakutsi du.  

Bestalde, Oses Construccion Ardoik ostiralean egin zuen debuta emakumeen saskibaloiko elitean, Zizur Nagusian Perfumerias Avenida hartuta, eta 64-78 galdu zuen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena