22:12

Saskibaloia

Askatuakek, 50 urte

Bilbao Basketek Gipuzkoa Basket menderatu du, 96-73, Askatuak klubaren 50 urteak ospatu dituen lagunartekoan

EITB MEDIA

Bilboko eta Donostiako taldeak Gascan aritu dira nor baino nor gehiago, Gipuzkoako hiriburuan, asteazkenean. Askatuak historikoak 50 urte betetzen dituen honetan, ospakizun ekitaldien testuinguruan jokatu dute neurketa.

0:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Surne Bilbao Basketek Inveready Gipuzkoa Basket hartu du mendean, 96-73, asteazkenean, Donostiako Josean Gasca pabiloian jokatutako lagunarteko partidan. Neurketa horren bidez, bi taldeek, alde batetik, hastear den denboraldiari begirako prestaketa doitu dute, eta, bereziki, Askatuak kluba omendu egin dute; izan ere, Donostiako klub historikoa 50. urteurrena ari da ospatzen.

Hala, Bilbao Basketek eta Gipuzkoa Basketek ikuskizun polita eman diete Gascan bildutako zaleei. Hirugarren laurdenera arte, berdintasuna izan da nagusi; lehen laurdenaren amaieran, Jaume Ponsarnauren taldea 25-22 ari zen gailentzen, eta atsedenaldian Bilboko taldeak bi puntuko aldea zuen bere alde, 48-46koan. Hirugarren laurdenean, Bilbao Basketek 21-13ko partziala lortu du egitea, eta azken hamar minutuetan nabarmen gehiago izan da Endesa Ligako taldea; azkenean, arestian esan bezala, 96-73.

Atsedenaldian, Gascaren kantxan, omenaldi hunkigarria jaso dute Askatuakekin lotutako hainbat lagunek. Gogoratzeko modukoa da nola, hain zuzen ere, Josean Gascak sortu zuen, duela 50 urte, Askatuak kluba.

Askatuak klubak 50 urte bete ditu. Argazkia: EITB Media.

Askatuak klubak 50 urte bete ditu. Argazkia: EITB Media.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena