09:59

Saskibaloia

OLINPIAR JOKOAK

Brizuelak eta Lopez-Arostegik Pariserako txartela lortu dute Espainiarekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Espainiako Selekzioak Bahamas 86-76 mendean hartu zuen, Valentzian asteburuan jokatutako olinpiadaren aurreko txapelketan.

  • Dario Brizuela, Bahamasen aurkako partidan. EFE

    Dario Brizuela, Bahamasen aurkako partidan. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dario Brizuela donostiarrak eta Xabier Lopez-Arostegui getxoztarrak Parisko Olinpiar Jokoetarako sailkatzea lortu zuten igandean, Espainiako saskibaloi selekzioarekin. Izan ere, Bahamasen aurka 86-76 irabazi zuen taldeak, Valentzian jokatutako olinpiadaren aurreko txapelketaren finalean.

Sergio Scarioloren taldeak bederatzi puntuko aldearekin hasi zuen azken laurdena (65-56). Lehen zatiaren amaierara ere tarte berarekin iritsi zen. Batetik, defentsan maila ona erakutsi zuten jokalariek, Garubak eta Lopez-Arosteguik Hield eta Ayton eusteko eginako lanari esker, batez ere. Bestetik, erasoan ere ongi jokatu zuten: Lorenzo Brownek, adibidez, hiru hiruko saskiratu zituen jarraian. Neurketaren azken txanpan ere primeran aritu zen Brown, urrunetik asmatzen jakin zuelako. Azkenean, finaleko 'MVP' aukeratu zuten.

Taldeko lehen postuan geratu da Espainia, Libano eta Angola menderatuta. Larunbateko finalaurrekoetan, Finlandiaren kontrako lehian sufritu egin zuen arren, Fontetan Bahamasi irabazita, Pariserako geratzen ziren lau tokietako bat lortu du. Hala, zazpigarren aldiz jarraian hartuko du parte Olinpiar Joko batzuetan.

Tokio 2020n gertatu zen moduan, hamabi talde parte hartzaileak lauko hiru taldetan banatuta daude: multzo bakoitzeko bi onenek eta bi hirugarren postu onenek final laurdenak jokatuko dituzte.

B taldean, Frantzia, Alemania, Japonia eta Brasil daude; C taldean, berriz, Ameriketako Estatu Batuak, Hegoaldeko Sudan eta Serbia daude. Puerto Ricok eta Lituaniak Pariseko azken tokia borrokatuko dute San Juan torneoan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 Zuzenean 08:55 - 14:15 SOKATIRA | Munduko Txapelketa (goizeko saioa)
    08 Zuzenean 10:40 - 14:00 ARRAUNA | Kontxako Banderako 2. jardunaldia
    08 13:30 - 19:30 SOKATIRA | Munduko Txapelketa (arratsaldeko saioa)
    08 15:30 - 18:00 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIA
    08 16:00 - 17:30 ESKUBALOIA | Superkopa Iberikoa: Elx vs Bera Bera
    08 17:00 - 20:00 PILOTA | Masters Caixabank: Etxeberria-Mariezkurrena vs Zabala-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena