Saskibaloia
Fitxaketa
EITB MEDIA
Hegal-pibot belgikarra Villeneuve taldetik dator, Frantziako txapeldun eta Euroligako finalista izan dena.
Bety Mununga. Argazkia: Araski
Bethy Mununga da Kutxabank Araskiren bigarren fitxaketa datorren denboraldirako. Hegal-pibot belgikarra Villeneuve taldetik dator, Frantziako txapeldun eta Euroligako finalista izan dena. Mununga Belgikako selekzioarekin dago orain, Parisko Olinpiar Jokoak prestatzen.
1,80 metroko altuera du, eta hiru denboralditan 9,9 puntu eta 11,4 erreboteko batezbestekoa lortu ditu, % 46ko asmatzearekin jaurtiketetan.
Araskiko hegal-pibot berriak Errumanian hasi zuen bere ibilbide profesionala, ASC Sepsirekin. Denboraldi eta erdiren ostean, Villeneuvek fitxatu zuen, eta 27 partida jokatu ditu Europako txapelketan eta Ligan.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa