12:16

Saskibaloia

Berritzea

Sami Hillek Kutxabank Araskin jarraituko du

EITB MEDIA

Endesa Ligan egindako lehen denboraldian, 289 puntu saskiratu ditu Hillek, batez beste 9,6 partida bakoitzean, 81 errebote hartu eta 40 asistentzia banatzeaz gain.

  • Sami Hill, Kutxabank Araskiko jokalaria

    Sami Hill, Kutxabank Araskiko jokalaria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sami Hillek Kutxabank Araskirekin duen kontratua berritu du beste urte baterako, astearte honetan klubak baieztatu duenaren arabera. Horrenbestez, kanpoaldeko jokalari kanadiarrak bigarren denboraldia beteko du talde arabarrean. Endesa Ligan jokatutako lehen urtean, taldean puntu gehien egin dituen bigarren jokalaria izan da. Guztira, 289 puntu saskiratu ditu Hillek, batez beste 9,6 partida bakoitzean, 81 errebote hartu eta 40 asistentzia banatzeaz gain. 

Kutxabank Araskirekin berritu ostean, uda berezia du aurretik Hillek; izan ere, Olinpiar Jokoetan hartuko du parte lehen aldiz, Kanadarekin.

"Garbi genuen Samiri kontratua berrituko geniola. Jokoaren arlo guztietara heltzen da, bai erasoan bai defentsan. Gainera, jokalari jakintsua da ekintzetan", azaldu du Made Urieta Kutxabank Araskiren entrenatzaileak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena