Saskibaloia
Berritzea
EITB MEDIA
Hegal-pibot belgikarra, 24 urtekoa bera, duela urtebete iritsi zen Donostiako klubera. Gascan emandako aurreneko denboraldian, batez beste, 6,8 puntu sartu, 4,8 errebote hartu eta 2,5 asistentzia eman ditu, partidako.
Becky Masseyk jarraitu egingo du IDK Euskotrenen. Argazkia: IDK Euskotren.
Becky Massey hegal-pibot belgikarrak IDK Euskotrenekin berritu du, 2024-25 denboraldirako, asteazkenean Gipuzkoako klubak iragarri duenez. Hala, Masseyk bigarren denboraldia jarraian egingo du Donostiako taldean.
Massey, 24 urtekoa eta Belgikako selekzioarekin internazionala bera, duela urtebete iritsi zen IDK Euskotrenera, 2023ko maiatzean. Euskal taldean emandako lehenengo denboraldian, batez beste, Endesa Ligako fase erregularra eta play-offak kontuan izanik, partidako 6,8 puntu sartu, 4,8 errebote hartu eta 2,5 asistentzia eman ditu.
¿¿ ¿¿ ¿¿¿¿¿.
— IDK EUSKOTREN (@ibaetabasket) May 22, 2024
Becky Massey renueva una temporada más con IDK Euskotren. La internacional belga completará su segunda temporada en el Gasca. GOGOR! ¿¿#IDKEuskotren #Becky2025 pic.twitter.com/4NyyqGPMm3
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa