Saskibaloia
ERrege Kopa
EITB Media
Bilboko taldeak 88-69ko emaitzarekin galdu du finalerdietako kanporaketa. Beraz, otsailaren 25ean hirugarren eta laugarren posturako neurketa jokatuko du.
Albacete - Bidaideak partidako jokaldi bateko irudia. Argazkia: EITB Media
Bidaideakek galdu egin du Amiab Albaceteren kontra, 88-69ko emaitzarekin, otsailaren 24an jokatutako aulkidun saskibaloiko Errege Kopako finalerdietako partida, eta agur esan dio titulua lortzeko aukerari.
Bilboko taldeak gaizki ekin dio norgehiagokari. Albaceteren estreinako saskiratzeari azkar erantzun dio (2-2), baina ordutik aurrera ezinean ibili da. Ondorioz, Amiab Albacetek zuloa ireki du markagailuan, hamar puntuko errenta eskuratuta (12-2). Gero, Bidaideak ez da gai izan aurkariaren erasoak gelditzeko, ezta haren defentsa gainditzeko ere. Horrenbestez, Albaceteren aldeko 25-14ko emaitzarekin amaitu dira lehen hamar minutuak.
Bigarren laurdenean, gauzak ez dira hobeto joan Bidaideakentzat. Albacete jaun eta jabe izan da kantxan, eta lehen laurdenean lortutako errenta handitu egin du Gaztela-Mantxako taldeak, eta 15 puntuko abantailarekin joan dira atsedenaldira (49-34).
Atsedenaldiaren ostean, neurketako gidoia aldatu egin da, baina Bidaideaken kalterako. Aurkariak ez dio lehia estutzeko aukerarik eman Bizkaiko taldeari, eta Albacetek erabakita utzi du partida hirugarren laurdenean (75-42).
Azken hamar minutuetan emaitza txukuntzen saiatu da Bidaideak. Hala ere, Albaceteren nagusitasuna erabatekoa izan da, eta garaipenak ez dio ihes egin Gaztela-Mantxako taldeari (88-69).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa