17:51

Saskibaloia

Champions Cup

Bidaideak Bilbao Champions Cupeko final-laurdenetan izango da, Köln 99ers taldeari irabazi ondoren (68-55)

O. Z. A. | EITB Media

Bilbotarrek final-laurdenetarako txartela lortu dute. Iazko edizioan finalera iritsi ziren, baina ezin izan zuten garaikurra altxatu.

  • Bidaideak BIlbaoen artxiboko irudia. ARGAZKIA: @BilbaoBSR

    Bidaideak BIlbaoen artxiboko irudia. ARGAZKIA: @BilbaoBSR

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidaideak Bilbao BSR Köln 99ers talde alemaniarra baino gehiago izan da, eta Champions Cupeko final-laurdenetarako txartela lortu du 68-55 irabazita. Adrian Yañezen taldea hasieratik izan da nagusi neurketan erakutsitako joko azkar eta bertikalari esker. Urrunago joan gabe, lehen laurdenaren amaieran markagailuak 26-6ko emaitza erakusten zuen.

Bigarren zatia parekatuagoa izan da, baina, Bidaideakek lehen laurdenean lortutako abantailari eutsi dio (36-23).

Aldageletatik igaro ondoren, bilbotarrek bere mailarik onena erakutsi dute berriz ere. Erasoan fin eta defentsan sendo aritu dira. Zuloa ireki dute markagailuan, eta hirugarren laurdena 58-31 bukatu da Bidaideaken alde.

Azken laurdenean, Kölnek berriro estutu du, eta 13 puntura murriztu da aldea. Nolanahi ere, bilbotarrek kontrolpean izan dute partida une oro, eta Europako zortzi talde onenen artean daude berriro. Amaieran, 68-55 irabazi dute bizkaitarrek. Giulio Maria Papi izan da saskiratzaile onena, 20 puntu sartuta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena