Saskibaloia
EUROCUP WOMEN
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB4n telebistaz eta streamingez, eitb.eus-en.
Lointek Gernikaren eta London Lionsen joaneko partidako argazkia. EFE
Lointek Gernika Bizkaiak zazpi puntuko aldea atera beharko dio London Lions taldeari, ostegun honetan Londresko Cooper Box Arenan (20:00etan), Eurocup Women txapelketako final laurdenetan egoteko.
Lucas Fernandezen taldeak galdu egin zuen joan den astean Malosten jokatutako final zortzirenetako joaneko neurketan (69-76). Horrenbestez, lehiaketako partaide indartsuenetako bat mendean hartzera behartuta dago gaur gauean. Izan ere, London Lionsek Eurocupen jokatutako bederatzi hitzorduetan irabazi du.
Joanekoan, Temi Fagbenle, Ivana Katanic, Holly Winterburn eta Megan Gustafson jokalarien lan ona oso garrantzitsua izan zen Ingalaterrakoen garaipena lortzeko. Lointek ere ahalegindu zen partida irabazten, Roso Buch eta Stephanie Watts giltzarri izan zirela, eta zenbat unetan oso berdintuta ibili ziren markagailuan.
Kanporaketa zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB4n eta streamingez, eitb.eus atarian.
Hurrengo zuzenekoak
17 | 23:00 - 00:30 | PALA | Pala Joko Sopela Pro: Maldonado-Gordon vs Necol-Del Río |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa