Saskibaloia
EuroCup Women
I. G. | EITB Media
Lointekek amaiera arte borrokatu du, baina ez da partidaren gidoia aldatzeko gai izan eta zazpi puntu irauli beharko ditu itzulerako partidan.
Lointek Gernika vs London Lions. Argazkia: Lointek Gernika Bizkaia
Lointek Gernikak porrot egin du asteazken honetan London Lionsen aurka (69-76) Malosten jokatu den EuroCup Women txapelketako final-zortzirenetako joaneko lehian eta zazpi puntu irauli beharko ditu Europako txapelketan jarraitu nahi badu.
Partida ez da Gernikakoen alde hasi, azkar jarri baitira atzetik markagailuan eta korrontearen kontra arraun egitea egokitu zaie (6-18). Hala ere, 8-0eko partzialarekin partidan sartu dira eta aurkariari aurre egin diote, lehen laurdeneko azken minutuetan saskiratzea saihestuz (14-18).
Jokoa berdinduago jarri da, nahiz eta Londreskoek agintearekin jarraitzen zuten. Bisitariek berriro ere ihes egin dute markagailuan eta euskaldunei markagailua iraultzea egokitu zaie atsedenaldira zortzi puntuko desabantailarekin joateko (27-35).
Etxekoen aldeko 5-0eko partzialak partida ireki du eta Lointeki markagailua iraultzeko aukera eman dio. Baina markagailuan hurbiltzen ziren bakoitzean Londonek indarra hartzen zuen eta azken laurdenera alde gainditzeko desabantaila zailarekin joan dira (49-57).
Lointekek amaiera arte borrokatu du, baina ez da partidaren gidoia aldatzeko gai izan eta zazpi puntu irauli beharko ditu itzulerako partidan (69-76).
Fitxa teknikoa:
69.- Lointek Gernika Bizkaia (14+13+22+20): Ariztimuño (4), Buch (19), Watts (12), Milapie (10), Silva (4) -hasierako bostekoa- Dodson (6), Flores (5), Madera (2) eta Nikitinaite (7).
76.- London Lions (18+17+22+19): Snytsina (8), Winterburn (13), Katanic (14), Samuelson (6), Fagbenle (18) -hasierako bostekoa- Beckford-Norton (-), Gustafson (13), Meyers (4) eta Wilkinson (-).
Partzialak: 14-18, 27-35 (atsedenaldia), 49-57 eta 69-76 (amaiera).
Epaileak: Lukasz Jankowski (Polonia), Alexandre Maret (Frantzia) eta Edgard Ceccarelli (Frantzia). Milapie eta Silva kanporatu dituzte.
Hurrengo zuzenekoak
25 |
![]() |
MENDI LASTERKETAK | Zegama-Aizkorri 2025 |
25 |
![]() |
TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 15. etapa |
25 | 17:40 - 20:00 | PILOTA | Buruz Burukoa (3. eta 4. postuak): Etxeberria vs Larrazabal |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar