Saskibaloia
Fitxaketa
EITB MEDIA
Espainiarekin nazioarteko partidak jokatu ditu beheko kategorietan, Europako eta munduko txapelketetan.
Iris Junio Mbulito jokalariaren fitxaketa iragarzteko erabilitako irudia. Iturria: IDK Euskotren.
IDK Euskotrenek Iris Junio Mbulito eskolta kanariarra fitxatu du. Mbulitok 24 urte dauzka, eta CB Islas Canarias taldean hasi zen jokatzen. 2013tik 2018ra, bere lurraldeko taldean aritu zen, Kanaria Handian, eta Espainiako emakumezkoen ligan debutatu zuen jokalari gazteena izan zen, 14 urte eta 198 egun zituela egin baitzuen. Lehenengo denboraldian, 17 partida jokatu zituen, eta batez beste 5 puntu egin, 2 errebote eskuratu eta asistentzia bat eman zuen partida bakoitzean.
2018an, Ameriketako Estatu Batuetako Arizona State University taldean jokatu zuen. Bertan eman zuen lehen urtean, 33 partida jokatu, eta batez beste 5 puntu sartu, 2 errebote eskuratu eta 2 asistentzia eman zituen partidako.
Bertan hiru urte eman ondoren, 2022-2023 denboraldia Long Island University taldean eman zuen, eta 9 partida jokatuta, batez beste 7 puntu, 7 errebote eta 2 asistentzia lortu zituen.
Mbulitok Espainiako selekzioan jokatu du beheko maila guztietan, eta Europako eta munduko txapelketetan aritu da.
Hurrengo zuzenekoak
04 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
04 | 12:00 - 14:00 | AIZKOLARITZA | Izeta IV vs Amundarain |
04 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Buruz Burukoa: Altuna III vs Dario |
05 | 23:30 - 00:45 | AREA TXIKIA | Rela vs Athletic Club partidako laburpena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa