Saskibaloia
Endesa Liga
EITB Media
Bartzelona mendean hartu ostean (59-48), Gipuzkoako taldea bigarren da Endesa Ligako sailkapenean, Valentzia liderrarekin berdinduta. Lointek Gernikak lehen porrota jaso du Estudiantesen kontra galduta (75-58), eta Araskik galdu egin du Zaragozaren aurka (53-62).
IDK Euskotreneko jokalariak, zaleak agurtzen Barça mendean hartu ostean. Argazkia: EITB Media
IDK Euskotren geldiezin dabil 2023-2024 denboraldiko Endesa Ligan. Orain arte jokatutako hiru partidak irabazi ditu Gipuzkoako taldeak, eta sailkapeneko bigarren postuan dago, Valentzia liderrarekin berdinduta. Hirugarren Perfumerias Avenida dago, aurreko bi taldeekin berdinduta, horrek ere lehen hiru partidak irabazi baititu.
Endesa Ligako hirugarren jardunaldian, Donostian, Barça CBS mendean hartu zuen IDK Euskotrenek, 59-48ko emaitzarekin. Hala, Azu Muguruzak zuzentzen duen taldeak hirugarren garaipena jarraian bereganatu zuen. Jokalariak sasoiko eta zaleak ilusioz gainezka daude.
Bestalde, Endesa Ligako beste bi euskal taldeek porrotak jaso zituzten urriaren 14an. Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin zuen Movistar Estudiantesen aurka (75-58) Madrilen. Ondorioz, Gernika-Lumoko taldeak ezin izan zien jarraipena eman lehen bi jardunaldietan lortutako garaipenei. Hala ere, bosgarren postuan dago, lehen sailkatuak garaipen bakarrera dituela. Kutxabank Araskik, aldiz, burua altxatu ezinda jarraitzen du. Gasteizko taldeak hirugarren porrota jarraian jaso zuen, etxean Casademont Zaragozaren aurka galduta (53-62).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa