12:18

Saskibaloia

Kontratua eten dute

Bjorklundek Lointek Gernika Bizkaia taldeko jokalari izateari utzi dio

EITB Media

Klubak eta jokalariak adostu dute biak lotzen zituen kontratua etetea. Bizkarreko arazoen ondorioz jokatzeari utzi zion denboraldi batez. Ekainean, ordea, taldera itzuli zen. Orain, Bartzelonan jokatuko du.

  • Angie Bjorklund

    Angie Bjorklund. Argazkia: Lointek Gernika Bizkaia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Angie Bjorklundek Lointek Gernika Bizkaia taldeko jokalari izateari utzi dio. Hala jakinarazi du klubak ostiral honetan, urriaren 13an, komunikatu baten bidez. Bi aldeek adostu dute biak lotzen zituen kontratua etetea.

Bizkaiko taldearekin kontratua eten ostean, Bartzelonak jakinarazi du AEBko jokalaria fitxatu duela. Hortaz, Endesa Ligan jarraituko du, Kataluniako taldearekin.

Bjorklundek Gernika-Lumoko taldean jokatu zuen 2021-2022 denboraldian. Hurrengo sasoian, ordea, jokatzeari utzi zion bizkarreko arazoak izan baitzituen, baina klubean jarraitu zuen lanean. Ekainaren 14an, berriz, Lointek Gernikak iragarri zuen Angie Bjorklund taldeko kide izango zela 2023-2024 denboraldian.

Denboraldi honetan, Endesa Ligako lehen partidan, Ensino Lugoren kontra (71-57), 4 puntu lortu zituen; bigarren neurketan, Baxi Ferrolen aurkako garaipenean (63-64), berriz, 14 puntu sartu zituen.

"Klubak jokalariari bere profesionaltasuna eta lana eskertzen dizkio eta onena opa dio etorkizunean, bere kirol ibilbidean zein arlo pertsonalean", adierazi du komunikatuan Lointek Gernika Bizkaiak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena