Saskibaloia
Berritzea
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Jokalari estatubatuarrak eta Gasteizko klubak akordioa lortu dute datozen hiru denboraldietarako, 2026. urtera arte.
Markus Howarden artxiboko argazkia
Baskoniak eta Markus Howardek akordioa erdietsi dute jokalari estatubatuarrak Gasteizko taldean jarrai dezan hurrengo hiru denboraldietan, 2026. urtera arte. "Jokalari ikusgarria izateaz gain, hiriarekin, zaleekin eta sentimendu batekin lotura berezia du", nabarmendu du taldeak bere webgunean argitaratutako oharrean.
Markus Anthony Howard (New Jersey, AEB, 1999) 2022-2023ko denboraldian heldu zen Gasteizko taldera, eta Euroligako hiruko jaurtitzaile onena izan zen, baita Endesa Ligako boskote onenean sartu ere. Denboraldian zehar jokatutako 66 partidetan, batez beste 15,4 puntu saskiratu zituen, eta hiruko jaurtiketen % 39,5 gauzatu.
"Baskoniaren zaleek Howarden ikuskizunaz gozatzen jarraituko dute. Iritsi zenetik bat egin zuen zaleekin, Buesa Arena osoa zutik jarri izan du eta Europa osoan ere pabiloi askotan onarpen handia lortu du", azpimarratu du klubak.
Jokalari estatubatuarrak sare sozialetan esan duenez, "oso zoriontsua" da Baskonian jarraituko duelako: "Gure zaleak asko maite ditut. Energia izugarria ematen digute gauero, irabazi nahiz galdu".
Hogar: único lugar donde siempre estarás rodeado de las cosas y las personas que amas#Howard2026 ¿¿ pic.twitter.com/wc65n1FGdb
— Baskonia (@Baskonia) October 4, 2023
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa