09:07

Saskibaloia

NBA

LeBron Jamesek jokatzen jarraituko duela iragarri du, 21. denboraldiari ekinez

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lakers taldeko izarra 21 denboraldi betetzen dituen seigarren jokalaria izango da NBAren historian. Marka bera lortu dute oraingoz Kevin Garnett, Dirk Nowitzki, Robert Parish, Kevin Willis eta Vince Carter kirolariek.

  • LeBron Jamesen artxiboko argazkia. EFE

    LeBron Jamesen artxiboko argazkia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

LeBron Jamesek NBAko 2023-2024 denboraldian jokatuko duela iragarri du asteazken honetan. Azken play-offetan zalantzan utzi zuen erretiroa hartuko ote zuen ala ez.

"Pistan nire onena emateko gai ez naizenean, orduan akabera izango da. Zuen onerako, ordea, ez da oraindik egun hori iritsi", esan du LeBronek ESPN kateak kirolari onenak saritzeko antolatutako ESPYS galan.

Lakers taldeko izarra 21 denboraldi betetzen dituen seigarren jokalaria izango da NBAko historian. Marka bera lortu dute oraingoz Kevin Garnett, Dirk Nowitzki, Robert Parish, Kevin Willis eta Vince Carter kirolariek. Carterrek du orain arteko errekorra, 22 denboraldi goi mailan jokatuta.

LeBronek 39 urte beteko ditu abenduan. Joan den maiatzean, etorkizunaren inguruan "pentsatzeko asko" zuela esan zuen Mendebaldeko finalean Denver Nuggetsen aurka galdu ondoren.

Adierazpen horiek zeresan handia eragin zuten sare sozialetan. Orduz gero, ez da ezer gehiago jakin gai horren harira, eta Lakers taldeko arduradunek LeBronek gutxienez beste denboraldi batez jokatuko zuela uste izanda jardun dute fitxaketen merkatuan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena