Saskibaloia
Fitxaketa
EITB MEDIA
Hegalekoa Ensino Lugo taldetik iritsi da Gasteizera, bertan kapitain izan ondoren. Aliaga "lur orotako jokalaria" da, oso trebea hiru puntuetako jaurtiketetan.
Laura Aliaga Ensino Lugo taldetik iritsi da Araskira. Argazkia: Kutxabank Araski.
Kutxabank Araskik Laura Aliaga 28 urteko hegalekoa fitxatu du, Gasteizko klubak asteartean jakitera eman duenez. Aliaga Ensino Lugotik iritsi da (11. postuan sailkatu da 2022-23 denboraldian Endesa Ligan), eta kapitain ibili da Galiziako taldean. Araskiren iritziz, "lur orotako jokalaria" da, oso trebea hiru puntuetako jaurtiketetan.
Alacanteko hegalekoak esperientzia handia du Endesa Ligan. 2017-18 denboraldian, Bembibren ibili zen, eta 2018tik aritu da Ensino Lugon. 2022-23 denboraldian, batez beste, 4,6 puntu sartu, bi errebote hartu eta 0,7 asistentzia eman ditu partidako.
Araskin, Aliagak Natalie van den Adel izango du taldekide berriro, Lugon ere elkarrekin ibili baitziren.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa