Saskibaloia
Fitxaketa
EITB MEDIA
Pibotak (hilaren 18an 29 urte beteko ditu) Jairis taldean jokatu du 2022-23 denboraldian; orain, berriro ere, Araskin izango da, 2019tik 2022ra bitartean egin zuenez. "Jokoa orekatzea, erreboteak hartzeko duen gaitasuna baliatuta" espero du Made Urieta entrenatzaileak.
Tamara Seda 2019tik 2022ra bitartean ere aritu zen Araskin. Argazkia: Kutxabank Araski.
Kutxabank Araskik Tamara Seda pibota fitxatu du, eta jokalaria, hortaz, Gasteizko taldera itzuliko da, asteartean klubak jakitera eman duenez. Sedak (hilaren 18an 29 urte beteko ditu) Jairis taldean jokatu du 2022-23 denboraldian; orain, berriro ere, Araskin izango da, 2019tik 2022ra bitartean egin zuenez. "Jokoa orekatzea, erreboteak hartzeko duen gaitasuna baliatuta" espero du Made Urieta entrenatzaileak.
Sedak, Mozambikekoa bera, AEBn jokatu zuen, Texas eta El Paso unibertsitateetan, eta Zamarat taldearekin estreinatu zen Endesa Ligan; Araskik 2019an fitxatu zuen, eta hiru denboraldi eman zituen Gasteizko taldean. Bertan, barneko jokoaren euskarria zen, eta, horrez gain, 744 puntu sartu zituen, guztira; Araskiko historian, soilik hiru jokalarik sartu dituzte berak baino puntu gehiago.
Azken denboraldian, Jairisekin, Tamara Sedak 6,8 puntu sartu eta 6,7 errebote hartu ditu, batez beste, partida bakoitzean. "Une oso onak bizi izan ditu harekin, eta horrela jarraitu nahi dugu", zehaztu du Made Urietak: "Jakin badakigu zer ekar diezaiokeen taldeari kantxan, erreferentea izanez, eta jokoa orekatuz; izan ere, erreboteak hartzeko gaitasun aparta du", nabarmendu du.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa