Saskibaloia
FITXAKETA
EITB MEDIA
Pibotak bigarren esperientzia izango du Europan Gernikako taldearekin.
Maya Dodson. Argazkia: LointekGernika
Maya Dodson (24 urte, Huntington, AEB) jokalaria da Lointek Gernikaren bigarren fitxaketa 2023-2024 denboraldirako. Pibota Poloniako Poznan taldetik iritsiko da Gernikara. Aurreko denboraldian, 14 puntu eta 10,2 errebote lortu ditu batez beste. Orain aste gutxi batzuk arte, WNBAko Minnessota Lynx taldean aritu da, Nikolina Milic Gernikako jokalari ohiarekin batera.
Estatubatuarra bere tamainagatik da ezaguna, 190 zentimetro luzeko emakumea baita. Horrek zonaldean nagusitzeko gaitasuna ematen dio. Hain zuzen ere, Notre Dameko Unibertsitate entzutetsuan egin zen ezagun. Ondorioz, WNBAko iazko draftean aukeratu zuten Phoenix Mercury taldekoek, 26. postuan.
Bigarren esperientzia izango du Europan Gernikako taldearekin: "Emakumezkoen Endesa Liga Europako liga onenetariko bat da, eta Lointek Gernika Bizkaia, txapelketako talde onenetarikoa. Gainera, gauza onak bakarrik esan dizkidate herriaren, klubaren eta zaleen inguruan". Dodson laguntzeko prest etorriko da Gernikara. "Garatzen jarraitu nahi dut, eta horretarako, talderik onena aukeratu dut", esan du.
Horrenbestez, une honetan Lointek Gernikak bost jokalari ditu 2023-2024 denboraldirako: Itziar Ariztimuño, Roso Buch, Sofia da Silva, Laia Flores eta Maya Dodson.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa