Saskibaloia
Endesa Liga
EITB Media
Joko-antolatzaile nafarrak klubean ez jarraitzea erabaki du, Gasteizko taldean lau denboraldi eman ostean.
María Asurmendi. Argazkia: @Araski
Maria Asurmendik ez du Kutxabank Araski taldean jarraituko. Joko-antolatzaile nafarrak kluba utziko du lau denboraldiren ostean, Araskik ostiral honetan, maiatzaren 26an, jakinarazi duenez.
Iruñeko jokalaria 2019ko udan iritsi zen Araskira. Lau denboralditan, 113 partida jokatu ditu Arabako taldearekin, Endesa Liga, Erreginaren Kopa eta Superkopa kontuan hartuta.
Gainera, Maria da klubaren historiako hirugarren saskiratzaile onena (807 puntu), eta asistentzia gehien eman dituztenen zerrendan bigarren dago, 277rekin.
Klubak eskerrak eman dizkio jokalariari azken lau denboraldietan emandako guztiarengatik, eta onena opatu dio etorkizunerako.
Hurrengo zuzenekoak
09 | 16:15 - 18:15 | FUTBOLA | Vila-real vs Alaves |
09 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | Finalaurrekoa: Jaka vs P. Etxeberria |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa