Saskibaloia
BERRITZEA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Azken asteetan, Laura Spreafico, Sandra Ygueravide, Patricia Bura eta Andrijana Cvitkovic jokalarien bajak jakinarazi ditu Bizkaiko taldeak.
Itziar Ariztimuño. Foto: Lointek Gernika
Lointek Gernika Bizkaiak denboraldi batez berritu dio kontratua Itziar Ariztimuño antolatzaile bilbotarrari.
24 urteko jokalariak zortzigarren denboraldia beteko du Lointek Gernikan, azken sasoian batez beste 3,4 puntu, 2,4 errebote eta 2,2 asistentzia lortu ondoren. Mario Lopez entrenatzaile izango duen proiektu berrirako konfirmatutako lehen jokalaria da.
"Oso pozik nago. Aurrera egiten jarraitu nahi dut eta nire onena ematen saiatu, taldeari laguntzeko. Beti da zaila orain arte lortutakoa berdintzea, baina saiatuko gara", azpimarratu du Ariztimuñok klubak zabaldutako oharrean.
Azken asteetan, Lointek Gernikak jakinarazi du Laura Spreafico italiarrak, Sandra Ygueravide valentziarrak eta Patricia Bura eta Andrijana Cvitkovic kroaziarrek ez dutela taldean jarraituko datorren denboraldiari begira.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa